Eskualdea GPS bidez ezagutu daiteke
Hondarribia, Irun eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera, eskualdea GPS bidez ezagutzeko gidak eskaintzen dituzte turismo bulegoetan doan. Programa informatikoa iPhone telefonoetan instalatu daiteke eta eskualdean ...
Hondarribia, Irun eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera, eskualdea GPS bidez ezagutzeko gidak eskaintzen dituzte turismo bulegoetan doan. Programa informatikoa iPhone telefonoetan instalatu daiteke eta eskualdean bisitak egiteko aukera ematen du, hala nola, bisitak irauten duen bitartean, programak informazioa ematen du testu, ahots eta bideo bidez.
Blu Guias enpresa galegoak egin du programa eta Hondarribia, Irun eta Hendaiako hiru ibilbide eskaintzen ditu, baita beste bost ibilbide berde ere. Ibilbide berdeak ondokoak dira: Guadalupeko santutegia, Plaiaundiko parke ekologikoa, Aiako Harria, Abbadiako gaztelua eta Txingudiko badia. Ibilbiden informazioa bost hizkuntzatan eskaintzen dute: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelera eta katalana.
Zerbitzua udako denboraldiarekin batera martxan jarri dute eta GPSa alkilatzea doan da. Horrela, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 24 ordurako alkilatzen ditu iPhone-ak, eskualdeko edozein bulegotan.
Wi-Fi guneak eskualdean
GPS-ak eskatutakoan, zerbitzuak nola funtzionatzen duen azaltzen duen gida ematen dute, baita, eskualdean dauden Wi-Fi guneak azaltzen duen zerrenda. Turismo bulegoetan iPhone-a eskuratu badaiteke ere, iPhone-a dutenek, zerbitzua deskargatu dezakete.

