Elkarretaratzea Hernaniko hilketa salatzeko
Errenteriako talde feministek elkarretaratzea antolatu dute biharko atzo Hernanin gertatutakoa salatzeko: 55 urteko emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Ertzaintzak atzo bertan atxilotu zuen 42 urteko gizona. Aurretik ere genero...
Errenteriako talde feministek elkarretaratzea antolatu dute biharko atzo Hernanin gertatutakoa salatzeko: 55 urteko emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Ertzaintzak atzo bertan atxilotu zuen 42 urteko gizona. Aurretik ere genero indarkeriagatik atxilotua izan da.
Berdintasun Sailak eta Ezker Batuak ere bat egin dute protestarekin. Atzoko gertakaria larritzat jo dute, eta hori dela eta, herritar guztiei egin diete deialdia parte hartzeko. 19:30ean izango da Niessen merkataritza zentroko atarian.
Berdintasun Sailetik adierazi dute horrelako ekintzak ezin direla gertatu, eta euren konpromiso tinkoa berretsi dute “horien kontrako borrokan”. Ildo horretatik, maila bereko konpromisoa eskatu diete bai erakundeei eta baita herritarrei ere, “guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko”. Horrez gain, elkartasuna adierazi diote Hernanin hildako Rosario Roman de la Fuenteren familiari, eta bereziki bere alabari.
EBtik ere indarrak batzeko deialdia egin dute, “hilketa horrek erakusten baitu oraindik ibilbide luzea dagoela genero indarkeriaren kontra”. Gizartea kontzientziatu eta berdintasun balioak sustatu behar direla iritzi diote.

