Gazte Eguna ospatzen ari dira
Gazte Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan, zazpigarren aldiz, Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez. Goizean goiz hasi dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartu dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutarazi dituzte. Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egin diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izan dute gazteek. Bazkal ostean, berriz, poteoari ekingo diote, baina ez da ohiko poteoa izango, poteoa eta atxurraren bila baizik. Alegia, hainbat jolas eginez joango dira gazteak tabernaz taberna. Eguzkia sartzearekin batera musikari egingo diote tartea. Aurreko ekintza guztiak bezala Foru plazan izango dira kontzertuak, eta herriko talde batek eta Revolutionary brothers taldeak parte hartuko dute.
Gazte Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan, zazpigarren aldiz, Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez.
Goizean goiz hasi dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartu dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutarazi dituzte.
Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egin diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izan dute gazteek.
Bazkal ostean, berriz, poteoari ekingo diote, baina ez da ohiko poteoa izango, poteoa eta atxurraren bila baizik. Alegia, hainbat jolas eginez joango dira gazteak tabernaz taberna.
Eguzkia sartzearekin batera musikari egingo diote tartea. Aurreko ekintza guztiak bezala Foru plazan izango dira kontzertuak, eta herriko talde batek eta Revolutionary brothers taldeak parte hartuko dute.


