
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Irunen, 6.000 kokaina dosirekin, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik jakinarazi duenez. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote atxilotuari. Ikerketak, bestalde, irekita jarraitzen duela jakinarazi ...

San Pedro barrutiko jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur eta bihar izango dute gozatzeko aukera barrutiko bizilagunek. Gaur, goizean, hainbat ekitaldi izan dira: Arraitxiki arrantza lehiaketa; txaranga; pala goma txapelketaren finala; lasterketa; paella txapelketa eta sari banaketak. Ondoren, koadrilen arteko bazkaria izan da frontoian, eta presoen aldeko bazkaria Antxeta Elkartean. Hoa gaur arratsaldeko egitaraua, eta biharkoa: Gaur: 17:00. Koadrilen arteko jokoak frontoian. 18:00. Buruhandi eta erraldoiak 19:00. Sokamuturra txotoekin Frontoian. 20:00. Presoen aldeko enkartelada 21:00. Torreko Afaria. 00:00. Yelow Page eta LosDelGas. Bihar: 12:00. Helduen Inude eta Artzainak. 14:00. Erretiratuen bazkaria. 18:30. Txikien danborrada. 20:00. Sardin jatea frontoian. 20:00. Erromeria Modestoren eskutik Frontoian. 23:00. Zezensuzkoa.

San Joan jaietako azkeneko ekitaldia da gaurkoa. 16 orduko futbito txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko kiroldegian. Goizean hasi da lehia eta arratsean bukatuko da.

Gazte Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan, zazpigarren aldiz, Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez. Goizean goiz hasi dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartu dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutarazi dituzte. Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egin diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izan dute gazteek. Bazkal ostean, berriz, poteoari ekingo diote, baina ez da ohiko poteoa izango, poteoa eta atxurraren bila baizik. Alegia, hainbat jolas eginez joango dira gazteak tabernaz taberna. Eguzkia sartzearekin batera musikari egingo diote tartea. Aurreko ekintza guztiak bezala Foru plazan izango dira kontzertuak, eta herriko talde batek eta Revolutionary brothers taldeak parte hartuko dute.