Oposizioaren ekimenez, talde politiko bakoitzak liberatu bana izango du Pasaian
Liberazioen kopurua murriztu nahi izan zuen atzo Gobernu Taldeak, lehen udalbatzarrean, baina asmoak porrot egin zuen. Oposizioko alderdi guztiek bat egin eta zuzenketa aurkeztu zioten gobernu taldearen proposamenari, talde politiko bakoitzarentzako liberatu bana eskatuz. Zuzenketa aurrera atera zuten (aldeko 9 boto PSE-EE, EAJ, EB, PP eta gobernu taldearen kontrako 8ak) eta, hori ikusita, gobernu taldeak aurrez aurkeztutako proposamenaren kontra botatu zuen gerora. “Proposamena gurea den arren, eta funtsean haren alde gauden arren zuzenketa hau txertatuta guk ez dugu babestuko. Izugarria iruditzen zaigu, krisi garaian, eta langileekin elkartasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, halako erabakia hartzea, batez ere ezkerreko politika egiten dutela dioten alderdien ahotan. Nola azalduko zaio herriari? Nola justifikatu inongo kargurik gabeko zinegotzien liberazioa? Guk aurka botatuko dugu” esan zuen gobernu taldearen bozeramaile Oihane Oronozek. Arduren banaketa Antolaketari lotutako kontuak izan ziren atzoko udalbatzarrean erabaki zituzten gehienak. Hala, talde bakoitzaren eledun zein izango den jakinarazi zuten. Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz izango da, eta Josu Goikoetxea izango da haren ordezkoa. PSE.-EEren kasuan, aldiz, Izaskun Gomez izango da taldeko bozeramailea eta Lore Suarez haren ordezkoa. Nahikari Otermin izango da EAJren eleduna eta Jaun Carlos Martin bere ordezkoa, eta azkenik, PPko bozeramaile David Vicente izango da eta ordezkoa Maria Garmendia. Barrutietako alkateordeak [...]
Liberazioen kopurua murriztu nahi izan zuen atzo Gobernu Taldeak, lehen udalbatzarrean, baina asmoak porrot egin zuen. Oposizioko alderdi guztiek bat egin eta zuzenketa aurkeztu zioten gobernu taldearen proposamenari, talde politiko bakoitzarentzako liberatu bana eskatuz. Zuzenketa aurrera atera zuten (aldeko 9 boto PSE-EE, EAJ, EB, PP eta gobernu taldearen kontrako 8ak) eta, hori ikusita, gobernu taldeak aurrez aurkeztutako proposamenaren kontra botatu zuen gerora. “Proposamena gurea den arren, eta funtsean haren alde gauden arren zuzenketa hau txertatuta guk ez dugu babestuko. Izugarria iruditzen zaigu, krisi garaian, eta langileekin elkartasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, halako erabakia hartzea, batez ere ezkerreko politika egiten dutela dioten alderdien ahotan. Nola azalduko zaio herriari? Nola justifikatu inongo kargurik gabeko zinegotzien liberazioa? Guk aurka botatuko dugu” esan zuen gobernu taldearen bozeramaile Oihane Oronozek.
Arduren banaketa
Antolaketari lotutako kontuak izan ziren atzoko udalbatzarrean erabaki zituzten gehienak. Hala, talde bakoitzaren eledun zein izango den jakinarazi zuten. Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz izango da, eta Josu Goikoetxea izango da haren ordezkoa. PSE.-EEren kasuan, aldiz, Izaskun Gomez izango da taldeko bozeramailea eta Lore Suarez haren ordezkoa. Nahikari Otermin izango da EAJren eleduna eta Jaun Carlos Martin bere ordezkoa, eta azkenik, PPko bozeramaile David Vicente izango da eta ordezkoa Maria Garmendia.
Barrutietako alkateordeak ondoko hauek izango dira: Oihane Oronoz Donibanen, Jose Luis Sanz San Pedron, Amaia de Esnarriaga Trintxerpekoa, eta Izaskun Biurrun Antxokoa. Jai Batzordearen ardura, berriz, Juanra Canok izango du Antxon. Batzordeetako ardurak eta kide anitzetako organoen izendapenak ere argitu zituzten.
Horrez gain, udalbatzarrak hilero, azken asteartearekin eta 19:00etan egingo direla erabaki zuten.