Kontzertuak, Arte Lorategia eta erakusketa San Markon
San Marko Gotorlekua Errenterian kokatutako eraikin militarra da, eta izen berdina duen mendi tontorrean dago. XIX. mendean eraiki zuten eremua babesteko, baina gaur egun ez du erabilera militarrik: Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural gisa. San Markon, gozatzeko hainbat gune daude: gotorleku kanpoan kokatutako jolas gunea, Errenteriako Turismo Bulegoa eta museo-gunea, eta jangela eta terraza zabalak dituen Aldura jatetxea, besteak beste. Eta lehen mailako bazkari baten ostean, postre paregabea ere eskaintzen du San Markok: gotorlekuak goialdean eskaintzen duen begiratoki ikusgarria. Bertara, 360 gradutako ikuspegia eskaintzen duen igogailu panoramikoan igo daiteke. Gotorlekuak berak, bestalde, barrutik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du. Bertan Armen Patioa bisita daiteke, poternetatik sartu eta artilleria-bateria ezkutuetaraino iritsi, elkar lotzen dituzten tunelen bidez. Halaber, Gotorlekua inguratzen duen lubanarroak defendatzen zituen Kaponerak ikus daitezke. Bisita libreaz gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte hainbat hizkuntzatan. Gotorlekuaren historia eta gordetzen dituen txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea da. Gainera bisita gidatuak sorpresa bat dakar: bisitaren tiketarekin San Marko pintxoa doan dastatu daiteke, Dastatzeko moduko gotorlekua ekimenean parte hartzen duen Errenteria-Oreretako hamasei tabernetako batean. Udako jarduerak Baino hau ez da dena. Berrikuntza gisa, bisitariari eskaintza zabalago bat eskaini asmoz hainbat jarduera jarri dituzte martxan uda garairako. Hasteko, doako kontzertuak izaten ari [...]
San Marko Gotorlekua Errenterian kokatutako eraikin militarra da, eta izen berdina duen mendi tontorrean dago. XIX. mendean eraiki zuten eremua babesteko, baina gaur egun ez du erabilera militarrik: Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural gisa.
San Markon, gozatzeko hainbat gune daude: gotorleku kanpoan kokatutako jolas gunea, Errenteriako Turismo Bulegoa eta museo-gunea, eta jangela eta terraza zabalak dituen Aldura jatetxea, besteak beste.
Eta lehen mailako bazkari baten ostean, postre paregabea ere eskaintzen du San Markok: gotorlekuak goialdean eskaintzen duen begiratoki ikusgarria. Bertara, 360 gradutako ikuspegia eskaintzen duen igogailu panoramikoan igo daiteke.
Gotorlekuak berak, bestalde, barrutik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du. Bertan Armen Patioa bisita daiteke, poternetatik sartu eta artilleria-bateria ezkutuetaraino iritsi, elkar lotzen dituzten tunelen bidez. Halaber, Gotorlekua inguratzen duen lubanarroak defendatzen zituen Kaponerak ikus daitezke.
Bisita libreaz gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte hainbat hizkuntzatan. Gotorlekuaren historia eta gordetzen dituen txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea da. Gainera bisita gidatuak sorpresa bat dakar: bisitaren tiketarekin San Marko pintxoa doan dastatu daiteke, Dastatzeko moduko gotorlekua ekimenean parte hartzen duen Errenteria-Oreretako hamasei tabernetako batean.
Udako jarduerak
Baino hau ez da dena. Berrikuntza gisa, bisitariari eskaintza zabalago bat eskaini asmoz hainbat jarduera jarri dituzte martxan uda garairako.
Hasteko, doako kontzertuak izaten ari dira ekainean hasita, eta uztaila eta abuztuko igande guztietan ere izango dira, 18.30ean.
Arte Lorategia izeneko ekimena ere jarri dute martxan. Ekimen horren bidez artea naturarekin batzen dute. Honela, Gotorlekuaren lubanarroa hainbat eskulturaz osatutako galeria bihurtu dute.
Azkenik, Javier Brizuelaren Kanpo zaude! izeneko erakusketa ere jarri dute. Irailaren 30 arte bisitatu ahal izango da hurrengo ordutegian: asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.