Juan Carlos Alduntzin, Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu berria
Juan Carlos Alduntzin sanpedrotarra (Donostia, 1962) izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Saileko diputatu berria. Hala erabaki du Martin Garitano ahaldun nagusia buru duen Bilduk. 1991 urtean Pasaiako Udaleko zinegotzi izendatu zuten Alduntzin, eta 1999tik 2003ra Pasaiako alkate izan zen. 2003an Badia plataformako zerrendaburu izan zen, legez kanpo utzi zuten plataforma, baina hala ere, ordutik, bere irakasle lana Pasaiako eta Gipuzkoako politikagintzarekin uztartu ditu sanpedrotarrak.