EATeko atletek 9 domina lortu dituzte
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak Espainiako Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Agilasen (Murtzia) eta bederatzi domina ekarri dituzte soinean: zortzi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. Horrekin batera hainbat marka haustea ...
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak Espainiako Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Agilasen (Murtzia) eta bederatzi domina ekarri dituzte soinean: zortzi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. Horrekin batera hainbat marka haustea ere lortu zuten. EATetik emaitzak nabarmendu dituzte, eta oso maila altukotzat jo dituzte.
Emaitzak
Ines Perez: Txapeldun 100, 200, 400 eta 800 metrotan.
Angel Medicis: Txapeldun 5.000 metrotan eta seigarren 1.500 metrotan.
Xabier Arteaga: Pisu jaurtiketan txapeldunordea.
Koldo Ganzarain: 800 metrotan hamabigarren eta 1.500 metrotan hirugarren.
Rafa: Txapeldunordea 400 metrotan eta 400 metro hesian, seigarren 200 metrotan eta zortzigarren 800 metrotan.