Banda eta Ereintza Salouen izango dira bihar
Txoko Lagun Artea euskal etxeak gonbidatuta, Udal Txistulari Bandak eta Ereintza Dantza Taldeak emanaldi bana egingo dute bihar Salouen XXII. Euskal Herriaren Egunean. 22 urte horietan emanaldi ugari egin dituzte, eta Ereintza Dantza Taldeak askotan pa...
Txoko Lagun Artea euskal etxeak gonbidatuta, Udal Txistulari Bandak eta Ereintza Dantza Taldeak emanaldi bana egingo dute bihar Salouen XXII. Euskal Herriaren Egunean. 22 urte horietan emanaldi ugari egin dituzte, eta Ereintza Dantza Taldeak askotan parte hartu du bertan. Bandak, berriz, iaz egin zuen lehen urtea ekitaldi horretan.
Kontzertua eguerdian izango da elizan, eta iluntzean izango da Ereintzaren emanaldia, Jame I. pasealekuan, udal txistulariek lagunduta.