Astelehenean jarraituko dute Zuloaga oroitaldiarekin
Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo ditu, eta hilaren 22an a...
Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo ditu, eta hilaren 22an amaituko da, herriko jaietan.
EPLEtik jakinarazi dutenez, jokatzekoak ziren hiru pelotarik (Mendizabal, Aretxabaleta eta Untoria) ez dutela egin ahal izango, laster profesionaletarako pausoa emango dutela. Horrek txapelketaren maila altua erakusten duela gaineratu dute.
Tartean, EPLEko pilotari batek parte hartuko du, Donibane Zangituk. Pazosekin batera ariko da Gazte Mailan.
Asteleheneko lehiak
Gazte Mailan: Agirre-Apezetxea/ Lujanbio-Murgiondo
Afizionatuetan: Mitxelena-Madariaga/ Ojuel-Gorrotxategi
Astearteko lehiak
Gazte Mailan: Ijurra-Beraza/ Maia-Andueza
Promesetan: Arribillaga-Ugalde/ Bendoiro-Lasa