Aho batez onartu du Udalbatzak gastu politikoa murriztea
aho batez ionartu du udalbatzak gastu politikoa jeistea
Gastu politikoa murriztea izan da udalbatzak legegintzaldi berriko lehenengo saioan hartutako erabaki nagusia. Alkatetza mozio bidez, gastu hori %40 murriztea proposatzen zuen Bildu koalizioak eta Ezker Batua alderdiak osatzen duten Udal Gobernu Talde berriak. Bere horretan, ez baina moldaketa batzuk eginda, azkenik aho batez onartu zuten alderdi politiko guztietako aldeko bozkekin murrizketa egitea. Adostutako akordioarekin %30 eta %35 artean murriztuko da politika gastua.
Julen Mendoza alkateak aurkeztutako mozioaren arraoia azaldu zuen: “Bildu ordezkatzen dugunon partetik eta Gobernu taldea osatzen dugunok irizpide bat dugu eta aurretik gure lanetan kobratzen genuena, udalean kobratzea planteatu dugu. Uste dugu bokazioa politikarako izan behar duela eta ekidin nahi genuen karrera politikorako bokazio moduko hori”. Adostasun ahalik eta zabalena lortze aldera gainontzeko talde politikoekin elkarrizketak mantendu dituztela azaldu zuen Mendozak ondoren “eta moldaketa txiki bat eginda akordio zabala lortzeko aukera ikusi genuen”.
Ezker Batuko zinegotzi eta Gobernu Taldeko kide Jose Manuel Ferradasek “hartutako erabakiarekin herritarrei beraiek bizi duten errealitate bera bizi dugula” erakutsi dietela nabarmendu zuen eta alderdi politiko guztiek 2eta alkateak batez ere adostasunera heltzeko egindako esfortzua” eskertu zuen.
PPko bozeramaile Jose Manuel Herzogek bere adostasuna azaldu zuen gastu publikoaren murrizketa egiteko hartutako neurriagatik eta “hurrengo pausua, ahal den neurrian zergak jesitea” izan beharko lukeela esan zuen “herritarrak hilabete amaierara errazago heldu daitezen krisi egoera honetan”. EAJko Maite Peñak bere aldetik “alkateatzatik gaia landu den modua” eskertu zuen eta baita beste alderdi guztiek erakutsitako jarrera. Juan Carlos Merino PSE-EEko bozeramaileak ere lortutako akordioarekin pozik azaldu zen. Bildu koalizioko Garazi Lopez Etxezarretak berriz, “Bildu bezala eta maila partikularrean aurrerago gastu politikoa oraindik ere gehiago murrizten saiatu” behar dutela esan zuen . Julen Mendoza alkateak alderdi guztiei “egindako esfortzua” eta hartutako erabakiarekin herritarrei erakutsitako ardura eskertu zien “halako erabakiak hartzea mesede egiten diolako udalak bete behar duen funtzioari”.
Parte hartzea sustatu
Euskara nagusi izan zen atzoko udalbatzan estreinekoz, eta arratsaldeko 18:30etan izan zenez, herritar ugari bildu zen aretora hautatutako zinegotziek proposatutakoak eta onartutakoak zuzenean jarraitzera. Hala izaten jarraituko du hemendik aurrera, udalbatzak hilabeteko azken asteartean 18:30ean egiteko aurkeztutako alkatetza mozioak Bildu, EAJ eta EBko zinegotzien babesa jaso baitzuen; PSE-EE eta PPk abstentzioaren alde egin zuten. Oarin arte, udalbatzak goizeko 8:30ean eghiten zituzten, eta beraz, herritarrek ez zuten aukerarik izaten parte hartzeko.”Helburua parte hartzea sustatzea da eta neurri honekin bermatuko dugula uste dut” azaldu zuen Julen Mendozak.
Batorde iraunkorren eraketa
Pase den ostegunean izandako ez ohiko udalbatzaren osoko bilkuran hamar batzorde iraunkorretako buruak zeintzu izango diren zehaztu zuten, baita alderdi bakoitzak izango duen ordezkari kopurua ere. Mendozak zehaztu zuenez , bina ordezkari izango dituzte Bildu koalizioak eta PSE-EEk eta bana gainontzeko alderdiek, EAJ, PP eta EB alderdiek hain zuzen ere. “udalbatzan ematen den ordezkaritza antzekoa ziurtatu nahi dugu batzorde guztietan, eta zinegotzi edo bozka gutxien jaso dituzten alderdien presentzia bermatu nahi izan dugu . Horretarako, batzuk galdu egin behar dute, eta gu gara, Bildukoak, gehien galtzen dugunok banaketa horrekin. Hala ere, horrela egin behar genuela uste dugu” gaineratu zuen.
Horrenbestez eta Bildu, EAJ, PP eta EB-ren aldeko botuelkin eta PSE-EEren abstentzioarekin aurrera egin zuen proposamenak. Jon Txasko, Ogasun Batzordeko eta Gizarte Zerbitzuetako batzorde burua izango da; Irune Balentziaga, Berdintasun Batzordeko eta Euskara Batzordeko burua izango da; Alaznde Kortak hartuko du Lehendakaritza eta Barne Antolaketa Batordea; Garazi Lopez Etxezarreta, Kultrura Batzorde Burua izango da; Luisma Diez, Trafikoa eta Garraioaz, eta Hirigintza Batzordeaz arduratuko da; Unai Unsuain Hezkuntza eta Gaztedia Batzordeko Burua izango da eta azkenik, Jose Manuel Ferradas Ezker Batua alderdiko bozeramailea, Mendi eta Ingurumena Batzordeaz arduratuko da.