3×3 saskibaloi txapelketan parte hartzeko epea zabaldu du Oiarsok
3×3 sakibaloi txapelketa antolatu du hilaren 9rako Oiarso Saskibaloi Taldeak. Koldo Mitxelena plazan jokatuko dute txapelketa. Izena emateko epea jada zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete antolatzaileen webgunean. Haur Mailak...
3×3 sakibaloi txapelketa antolatu du hilaren 9rako Oiarso Saskibaloi Taldeak. Koldo Mitxelena plazan jokatuko dute txapelketa.
Izena emateko epea jada zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete antolatzaileen webgunean. Haur Mailakoek (12-14 urte bitartekoek) hamar euro ordaindu beharko dituzte. Gazte Mailakoek (15 eta 17 urte bitartekoek), berriz, hogei euro ordaindu behar dituzte. Adin nagusikoek 30 euro ordaindu behar dituzte parte hartzeko.