2011/6/30

Etxebizitza Bulegoa goizez egongo da irekita udan

Etxebizitza Bulegoak ere udako ordutegia izango du bihartik aurrera. Goizez egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era. Informazio gehiago: Fermiñenen edo 943 49 10 00.

admin

Gaur hasiko dituzte danborradako entseguak

Xanistebanetako haurren danborradako entseguak 18:30ean izango dira, astearteetan eta ostegunetan, ikastolako gela nagusian (gaurkoa 18:00etan). Herriko LHko 1go mailatik gorako haurrek parte har dezakete.

admin

Goizeko ibilbidea bukatu du Alarde Parekideak

Egun handia iritsi da. Iragan egunetako urduritasunak alde batera utzi, eta San Martzial egunaz disfrutatzen dabiltza Irunen goizeko ordu txikitatik. Goizeko 10:10 ziren Alarde Parekideko arrankadari hasiera eman diotenean, eta behin martxa har...

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 30

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Euska Herrian Zuzenean (EHZ) jaialdiaren berri emango dute, bertako antolatzaile baten eskutik. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyua...

admin

Batzordeak osatu, buruak aukeratu eta partaidetza anitzeko organoetako ordezkariak aukeratu dituzte

2011-2015 legegintzaldiko lehenengo udalbatzarra egin zuten atzo. Lehenik eta behin, kargu-hartze ekitaldian egoterik izan ezin zuen EAJko Aitor Santxez Urkia zinegotziak bere akreditazioa hartu zuen. Ondoren, datozen lau urtetarako udal organoak nola osatuko diren eta udalbatzarraren funtzionamendua onartu zituzten. Ohiko udalbatzarrak hilabeteko azken asteazkenean izango dira, 19:00etan, udaletxean. Era berean, Pello Aramendi, Irati Etxebeste, Mailu Iragorri eta Oihan Tello izendatu zituzten lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateorde, hurrenez hurren. Aiora Perez de San Roman alkatearekin batera, Gobernu Batzordea osatuko dute Bilduko zinegotzi horiek. Udal batzordeen osaera, ordutegia eta batzordeburuak ere onartu zituzten udalbatzarrean. Oiartzungo Udalak parte hartzen duen erakunde anitzeko erakundeetako Udal ordezkariak ere izendatu zituzten. Orain arte Oiartzungo Udalean ez zegoen batzorde bat sortuko da legegintzaldi honetan: Parte-hartze Batzordea. Batzorde informatiboak Bozeramaileen batzordea: Aiora Perez de San Roman, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Euskara batzordea: Irati Etxebeste (burua), Miren Irigoien, Asier Legorburu, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Gaztedia, Kirola eta Hezkuntza ez arautua batzordea: Oihan Tello (burua), Eider Mitxelena, Miren Irigoien, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Gizarte-ongizate batzordea: Pello Aramendi (burua), Manoli Larraiotz, Irati Etxebeste, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena. Hirigintza batzordea: Eider Mitxelena (burua), Asier Legorburu, Zigor Goikoetxea, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Ingurumena eta Mendiak batzordea: Zigor [...]

admin

San Martzialera bidean da Alarde Tradizionala

Goizeko zortzirak hogei gutxi ziren San Martzial eguneko Alarde Tradizionalak arrankada egin duenean, ordurarteko isiltasuna apurtuz. Une hortatik aurrera txilibitoen eta danborren hotsa nagusi izango da Irunen gaua iritsi arte. Ahaztuta daude ...

admin

Aurten ere bi alarde

07:40ean atera da Irunen sanmartzialetako lehen alardea: Alarde Tradizionala, hain zuzen. 10:10ean irtengo da da bestea: Alarde Parekidea —emakumeek ere osatutakoa—. Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Alarde Parekidean parte hartuko du, taldear...

admin
Gehiago