2011/6/29

Sanmartzialetako egitaraua (ekainak 30, osteguna)

04:00etan. Alborada, ohiko tokietan. 06:00etan. Villarrobledoko alardearen hasiera. 07:40etan. Alarde Tradizionala irtengo da. 10:10etan. Alarde Parekidea irtengo da. 12:00etan. 1522ko Boto Sekularra beteko du Udalbatzak, San Martzial mendian. Ondoren,...

admin

Azken egunak Mendi Zolaneko erakusketak bisitatzeko

Hondartza auzoko Mendi Zolan kulturguneak bi erakusketa desmuntatuko ditu asteburu honetan. Ostiralean azken eguna izanen dute artista eta disziplina askotariko Hauskorra goiburuko erakusketa ikusi nahi dutenek, minbizia gaia ikuspuntu anitzetatik lant...

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 29

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gonbidatuak: Aitziber Arnaiz euskara teknikaria eta Soziolinguistika Klusterreko Olatz. Gaia: Euskaren kale erabileraren neurketa. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: ESAITeko...

admin

Psilocyben ensaiatzeko zerrenda ireki dute

Psylocibe Musika Elkarteak, Mendeluko Psylocibenea musika lokaletan entsaiatu nahi duten musika taldeentzako aukera zabalduko du. Talde berrien zerrenda osatu nahi dute egunotan, eta horretarako deialdia egin dute, interesa dutenek info@psilocybenea.co...

admin

Izaskun Zubizarreta irabazle, Camille Extreme lehian eta Euskadiko Txapelketan

Camille Extreme lasterketa jokatu zuten igandean Izaban (Nafarroa). Walter Becerrak gizonetan eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak emakumeetan, irabazi zuten proba, eta, bide batez, Euskadiko Txapelketa. Emakumeetan, Izaskun Zubizarretak ia hamar minutu atera zizkion bigarren postua eskuratu zuen Aitziber Ibarbiari. Hirugarrena, berriz, Isabel Sanjuan izan zen, Zubizarreta baino 12 minutu beranduago. Camille Extreme probako zazpigarren aldia izan zen igandekoa. Eta horrez gain, Euskadiko Federazioak, Euskadiko Txapelketako proba gisa ere aukeratu zuen. Txapelketa horri dagokionez, ez zen aldaketarik izan, sailkapena Camille Extreme probakoaren berdina izan zen: Walter Becerrak jantzi zuen txapela gizonetan, eta Izaskun Zubizarretak emakumeetan. Oiartzuarrak dagoeneko buruan hurrengo proban jarri du. Igande honetan jokatuko du, Xoxotera III. Igoera Bertikala (Azpeitian). Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du, eta 10:00etan hasiko da.

admin

Sanmartzialetako egitaraua (ekainak 29, asteazkena)

08:00etan. Ohiko San Pedro eguneko diana, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, hainbat auzotan. 08:00etan. Diana, Uranzuko Dultzaineroen eskutik, hainbat auzotan. 09:30ean. XCII San Pedro Saria – XIX. Irungo Klasikoa, txirrindulari lasterketa, eli...

admin
Gehiago