Trintxerpe laugarren Sestaon
KAE2 Ligako bigarren estropada puntuagarria, I. Iberia Bandera izan dute gaur eguerdian jokoan Sestaon. Bertan Ondarroa izan da irabazlea, Getaria bigarrena, Elantxobe hirugarrena eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena. Urdinen atzetik San Pedroko B ontzia sailkatu da, Hibaika bederatzigarren izan den bitartean. Bi jardunaldi eta gero, KAE2ko sailkapen nagusian Ondarroa da lehena, 22 punturekin, eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena da 17rekin. Liga horretako hirugarren estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Elantxoben (Bizkaia). KAE1, Errioxan KAE1 Ligako lehen estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Errioxako El Rasillo de Cameros urtegian. Oarso Bidasoko partaide bakarra Hondarribia B izango da.
KAE2 Ligako bigarren estropada puntuagarria, I. Iberia Bandera izan dute gaur eguerdian jokoan Sestaon. Bertan Ondarroa izan da irabazlea, Getaria bigarrena, Elantxobe hirugarrena eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena. Urdinen atzetik San Pedroko B ontzia sailkatu da, Hibaika bederatzigarren izan den bitartean.
Bi jardunaldi eta gero, KAE2ko sailkapen nagusian Ondarroa da lehena, 22 punturekin, eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena da 17rekin. Liga horretako hirugarren estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Elantxoben (Bizkaia).
KAE1, Errioxan
KAE1 Ligako lehen estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Errioxako El Rasillo de Cameros urtegian. Oarso Bidasoko partaide bakarra Hondarribia B izango da.


