
eztena jaialdiaren barnean kale ekintza egin dute

Eko Bira kontsumo jasangarriaren azokak goizean zabaldu ditu ateak gurean, eta egun osoan zehar bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Ingurumenarekiko kontzientzia bultzatzea helburu du Eko Birak eta arlo horretan lan egiten duten talde eta norbanakoak bildu ditu gaurkoan Lehendakari Agirre plazan. Goizeko saioa amaitu ostean, 17:00etatn zabalduko dituzte berriz ere postuak bertan parte hartzen ari diren nekazari, artisau txiki zein energia berriztagarriekin lan egiten duten enpresek. Azken horien adibide, Garbitek enpresa da. Energia berriztagarrien arloan diharduen enpresa horren postuan energia mota hori darabilten jostailuak ikusteko aukera izango dute azokara biltzen direnek. Horietaz gain, landare eta loreak, bigarren eskuko produktuak, ogiak, gazta… eta beste hamaika produktu aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Haurrentzako tailerrak ere ez dira falta Eko Biran, eta umeak birziklatutako produktuekin esku lanak egiteko aukera izango dute arratsaldeko zortzietan azokak ateak ixten dituen arte.

Herrizaingo Sailak jakinarazi du joan den asteazkenean autoan 20 kilo haxix garraiatzen zituen 32 urteko pertsona bat atxilotu zuela AP-8 autobidean. Herrizaingo Sailaren arabera, 30.000 euroko balioa du atzemandako drogak. Ertzaintzak Volkswagen Passa...

Sanmartzialetako hirugarren eguna ekitaldiz josita dator. Nabarmenena, Betti Gottik antolatu duen Koadrilen Eguna da: gazte olinpiadak, bazkaria, dantzaldia, eta kamiseta lehiaketa antolatu dituzte besteak beste. Hala ere, bada bestelako ikuskizunik gaur, asko gainera. Ondoko zerrendan doaz gaurko eta biharko (igandea) egitarauak. Uztailaren lehenera arte egitarau zabala izango dute Irungo festek. GAUR (larunbata) 08:00etatik 22:00etara, San Martzial mendian, IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA. San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, aktibatze berezia egingo da. Antolatzailea: RADIOAFICIONADOS U.R.E. BIDASOA. 09:30ean Urdanibia plazan, HERRI GOSARIA, eta ondoren KOADRILEN OLINPIADA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 10:00etan Artaleku kiroldegian, ZIKLO INDOOR MARATOIA, Irungo Kirolaren Udal Patronatuak antolatuta. Parte-hartze librea. 10:00etan PIRAGUISMOKO ETA ARRAUNKETAKO IV. HERRI KONZENTRAZIOA, Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetatik irtenda. 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Txanaleta plazan, LORATEGI TRENAREN ZIRKUITU ERAMANGARRIA, “Bidasotarra 7301″ Amigos del Ferrocarril elkarteak antolatua. Billetearen prezioa: 1 euro. 11:30etik aurrera Anzaran plazan, San Migel auzoan, HAURRENTZAKO ATRAKZIOAK (gaztelu puzgarriak, moto-pistak, etab.). 3 urtetik 14ra bitarteko umeentzat. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 16:00- 20:00. 13:15ean Urdanibia plazatik aterako dira KOADRILAK ETA FANFARREAK Ficoba aldera (Herri Bazkaria. 14:00etan FICOBAko 3 pabiloian, HERRI BAZKARIA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 16:00etan RAMUNTXO BERRI udal trinketean, XVI. SAN MARTZIAL TRINKET TXAPELKETA. Antolatzailea: Ramuntxo Trinkete Kluba. 16:30ean Zabaltza [...]

KAE2 Ligako bigarren estropada puntuagarria, I. Iberia Bandera izan dute gaur eguerdian jokoan Sestaon. Bertan Ondarroa izan da irabazlea, Getaria bigarrena, Elantxobe hirugarrena eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena. Urdinen atzetik San Pedroko B ontzia sailkatu da, Hibaika bederatzigarren izan den bitartean. Bi jardunaldi eta gero, KAE2ko sailkapen nagusian Ondarroa da lehena, 22 punturekin, eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena da 17rekin. Liga horretako hirugarren estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Elantxoben (Bizkaia). KAE1, Errioxan KAE1 Ligako lehen estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Errioxako El Rasillo de Cameros urtegian. Oarso Bidasoko partaide bakarra Hondarribia B izango da.

Galiziako astearen barea folklorea eta bertako produktuak bihurtu dira protagonista

Oiartzungo ABB Niessen enpresa batzordeak babesa eman die ABB enpresak Galindon (Bizkaia) duen lantegiko beharginei. Lan erregulazio txostena ezarrita dute Bizkaiko lantegian, eta Niessengo enpresa batzordearen arabera, bertako 160 langile kanporatu nahi dituzte, ekoizpena Turkiara eramateko. “Nahiz eta enpresak azken urteetan 30 milioi euroko etekinak izan, eta fakturazio errekorrak izan, ABB multinazionalak ez du atzera egiten lantegia Turkiara deslokalizatzeko –kostu txikiko herrialdea da Turkia– 160 familia kale gorrian utziz”. Hala, erregulazio txosten horren negoziazioak irauten duen bitartean, Oiartzungo ABB Niessen enpresako langileek irudikoa bezalako mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

Orereta Errenteriako Bilduk eta Lezoko Bilduk elakrretaratzea deitu dute Bateragune auzia dela eta. Sonia Jacinto preso oreretarra epaituko dute auziaren baitan.

Donibaneko sanjoanetako azken eguna izango da gaur. Hala, eguerditik aurrera, arraunarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte sanjuandarrek. Hiru dira garrantzitsuenak: 1961 eta 1986 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia,...