Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sanmartzialen hirugarren eguna, koadrilena

Sanmartzialetako hirugarren eguna ekitaldiz josita dator. Nabarmenena, Betti Gottik antolatu duen Koadrilen Eguna da: gazte olinpiadak, bazkaria, dantzaldia, eta kamiseta lehiaketa antolatu dituzte besteak beste. Hala ere, bada bestelako ikuskizunik gaur, asko gainera. Ondoko zerrendan doaz gaurko eta biharko (igandea) egitarauak. Uztailaren lehenera arte egitarau zabala izango dute Irungo festek. GAUR (larunbata) 08:00etatik 22:00etara, San Martzial mendian, IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA. San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, aktibatze berezia egingo da. Antolatzailea: RADIOAFICIONADOS U.R.E. BIDASOA. 09:30ean Urdanibia plazan, HERRI GOSARIA, eta ondoren KOADRILEN OLINPIADA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 10:00etan Artaleku kiroldegian, ZIKLO INDOOR MARATOIA, Irungo Kirolaren Udal Patronatuak antolatuta. Parte-hartze librea. 10:00etan PIRAGUISMOKO ETA ARRAUNKETAKO IV. HERRI KONZENTRAZIOA, Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetatik irtenda. 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Txanaleta plazan, LORATEGI TRENAREN ZIRKUITU ERAMANGARRIA, “Bidasotarra 7301″ Amigos del Ferrocarril elkarteak antolatua. Billetearen prezioa: 1 euro. 11:30etik aurrera Anzaran plazan, San Migel auzoan, HAURRENTZAKO ATRAKZIOAK (gaztelu puzgarriak, moto-pistak, etab.). 3 urtetik 14ra bitarteko umeentzat. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 16:00- 20:00. 13:15ean Urdanibia plazatik aterako dira KOADRILAK ETA FANFARREAK Ficoba aldera (Herri Bazkaria. 14:00etan FICOBAko 3 pabiloian, HERRI BAZKARIA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 16:00etan RAMUNTXO BERRI udal trinketean, XVI. SAN MARTZIAL TRINKET TXAPELKETA. Antolatzailea: Ramuntxo Trinkete Kluba. 16:30ean Zabaltza [...]

admin
Irun
2011/06/25

Sanmartzialetako hirugarren eguna ekitaldiz josita dator. Nabarmenena, Betti Gottik antolatu duen Koadrilen Eguna da: gazte olinpiadak, bazkaria, dantzaldia, eta kamiseta lehiaketa antolatu dituzte besteak beste. Hala ere, bada bestelako ikuskizunik gaur, asko gainera. Ondoko zerrendan doaz gaurko eta biharko (igandea) egitarauak. Uztailaren lehenera arte egitarau zabala izango dute Irungo festek.

GAUR (larunbata)

08:00etatik 22:00etara, San Martzial mendian, IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA. San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, aktibatze berezia egingo da. Antolatzailea: RADIOAFICIONADOS U.R.E. BIDASOA.

09:30ean Urdanibia plazan, HERRI GOSARIA, eta ondoren KOADRILEN OLINPIADA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta.

10:00etan Artaleku kiroldegian, ZIKLO INDOOR MARATOIA, Irungo Kirolaren Udal Patronatuak antolatuta. Parte-hartze librea.

10:00etan PIRAGUISMOKO ETA ARRAUNKETAKO IV. HERRI KONZENTRAZIOA, Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetatik irtenda.

10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Txanaleta plazan, LORATEGI TRENAREN ZIRKUITU ERAMANGARRIA, “Bidasotarra 7301″ Amigos del Ferrocarril elkarteak antolatua. Billetearen prezioa: 1 euro.

11:30etik aurrera Anzaran plazan, San Migel auzoan, HAURRENTZAKO ATRAKZIOAK (gaztelu puzgarriak, moto-pistak, etab.). 3 urtetik 14ra bitarteko umeentzat. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 16:00- 20:00.

13:15ean Urdanibia plazatik aterako dira KOADRILAK ETA FANFARREAK Ficoba aldera (Herri Bazkaria.

14:00etan FICOBAko 3 pabiloian, HERRI BAZKARIA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta.

16:00etan RAMUNTXO BERRI udal trinketean, XVI. SAN MARTZIAL TRINKET TXAPELKETA. Antolatzailea: Ramuntxo Trinkete Kluba.

16:30ean Zabaltza plazan, BINAKAKO VII. PUZZLE TXAPELKETA. Antolatzailea: Santiagoko Deabruak Kultur Taldea.

18:00etan Urantzu pilotalekuan, HALTEROFILIAKO XLII. NAZIOARTEKO SAN MARTZIAL TXAPELKETA. Antolatzailea: Argitrans Kluba.

18:00etan Urdanibia plazatik irtenda, XXXIV. SAN MARTZIALEKO IGOERA ATLETIKOA. Antolatzailea: Bidasoa Atletiko Taldea.

18:00etan Artaleku udal kiroldegian, DANTZA ERAKUSTALDIA, TOXIC DANTZA ESKOLAREN eskutik eta ARTE MARTZIALAK Shorei-Kan Kirol Klubarekin. Sarrera doan.

22:00etan Junkaleko plaza txikian, DANTZALDIA, Irungo KEMEN DANTZA TALDEAREN eskutik.

22:30ean Urdanibia plazan, MUSIKA. BOOGIE VAN taldearen emanaldia; ondoren, TXARRENA. MEN OF ROCK MUSIKA ELKARTEAREN laguntzarekin.

22:30ean MUSIKA GIROA. BATEK BATUKADA perkusio-taldearen emanaldia, Zabaltza plazan eta Karrika Nagusian.

00:00etan MUSIKA GIROA. LES ENFANTS taldearen emanaldia, Zabaltza plazan eta Karrika Nagusian.

Betti Gottiren bazkaria, iaz

Betti Gottiren bazkaria, iaz

BIHAR (igandea)

08:30ean Urdanibia plazan, BTT TXIRRINDULARI PROBA, AIAKO HARRIKO IV. ZEHARKALDIA. Antolatzailea: Irungo Txirrindularien Elkartea.

09:00etan Erromes plaza txikian, HAURREN XXIV. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA. Antolatzailea: Lagun Artean Elkartea.

09:00etatik 13:00etara, Ugalde-Ventas futbol-zelaian, FUTBOL ESKOLEN IV. NAZIOARTEKO TORNEOA (Neskak). Antolatzailea: Mariño K.E.

10:00etan Urdanibia plazan, XXXVI. PIL-PIL ERAKO BAKAILAOTXAPELKETA. Antolatzailea: Jostallu Elkartea.

10:00etan Artiako futbol-zelaian, ekainaren 18, 19 eta 25 bitartean jokatutako ALBERTO GORRIZ XII. FUTBOL-7 TXAPELKETAKO FINALAK.

12:00etan Zabaltza plazan: TANGOA. Tango-dantzaldia, nahi duenak parte har dezake. Antolatzailea: Gipuzkoako Tangoaren Lagunen Elkartea.

13:00etan Junkal plaza txikian, TXISTULARIEN VII. ALARDEA, Txistularien Udal Bandaren eskutik, Urko Arozenaren zuzendaritzapean.

17:00etan Junkaleko plaza txikian, HAURREN XXIV. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAKO JAIALDIA eta SARI-BANAKETA. Antolatzailea: Lagun Artean Elkartea.

17:00etan Antzaran plazan, SAN VICENTE DE PAULEKO MAJORETTEEN emanaldia. Gero, hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.

19:00etan Amaia KZn, Jacinto Guerreroren “Los Gavilanes”, ZARZUELA, Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatuta. Sarreraren prezioa: 24 € bazkideek, eta 30,00 € bazkide ez direnek.

22:00etan Urdanibia plazan, MUSIKA, THE DISPOSITIVES bertako taldearen eskutik; ondoren, LILITH taldeak joko du. MEN OF ROCK MUSIKA ELKARTEAREN laguntzarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.