Olagarroa eta ribeiroa nagusi Zumardian
Galiziako astearen barea folklorea eta bertako produktuak bihurtu dira protagonista
Ekitaldi folkloriko eta gastronomikoak bihurtu dira gaurkoan protagonista Galiziako Astearen XXII.aldian. Zumardian instalatutako txosnan, Galiziako produktuak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek gaueko bederatziak arte: olagarroa, enpanada, lakoia, Santiagoko tarta, ribeiroa eta albarinoa ez dira faltako besteak beste. Eguerdian Donostiako Galiziako etxeko triskele taldeko gaita jotzaileek emanaldia egin dute Zumardian bertan eta 19:00etan berriz, Eibarko Os Galaicos folklore taldearen emanaldia izango da.


