Hogei kilo haxix izateagatik pertsona bat atxilotu dute
Herrizaingo Sailak jakinarazi du joan den asteazkenean autoan 20 kilo haxix garraiatzen zituen 32 urteko pertsona bat atxilotu zuela AP-8 autobidean. Herrizaingo Sailaren arabera, 30.000 euroko balioa du atzemandako drogak. Ertzaintzak Volkswagen Passa...
Herrizaingo Sailak jakinarazi du joan den asteazkenean autoan 20 kilo haxix garraiatzen zituen 32 urteko pertsona bat atxilotu zuela AP-8 autobidean. Herrizaingo Sailaren arabera, 30.000 euroko balioa du atzemandako drogak.
Ertzaintzak Volkswagen Passat autoa geldiarazi, eta miatzen hasi zirenean, maletategian fardel bat topatu zuten: bertan zegoen haxixa, 38 paketetan banatuta, eta pakete bakoitzean bost tableta haxix zeuden.
Atzo eraman zuten epailearen aurrean deklaratzera 32 urteko pertsona, eta epaileak Martuteneko presondegian espetxeratzeko agindua eman zuen.

