Gaur, sanjoanetako azken egunean, arrauna nagusi
Donibaneko sanjoanetako azken eguna izango da gaur. Hala, eguerditik aurrera, arraunarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte sanjuandarrek. Hiru dira garrantzitsuenak: 1961 eta 1986 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia,...
Donibaneko sanjoanetako azken eguna izango da gaur. Hala, eguerditik aurrera, arraunarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte sanjuandarrek. Hiru dira garrantzitsuenak: 1961 eta 1986 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia, Emakumeen Gipuzkoako II. Ligako lehen estropada, eta San Juan arraun taldeko traineruen aurkezpena. Jarraian ikus daiteke gaurko egitaraua.
14:30ean. 1961eko eta 1986ko Kontxako banderak irabazi zituztenentzat bazkaria. Herri bazkaria, Preso bat, Gara bat.
17:00etan. Gipuzkoako Ligako nesken lehenengo estropada jokatuko dute.
18:00etan. Sari banaketa.
18:30ean. San Juango arropa saltzeko denda irekiko dute.
18:30ean. Arrantzaleen kofradian, 1980tik 1990era bitarteko argazki erakusketa.
19:30ean. Kontxa irabazi zutenei omenaldia eta aurtengo taldeen aurkezpena.
20:00etan. Afari-merienda.
Uztailak 2, larunbata
16 orduko futbito txapelketa (kiroldegian).

