Eko Bira azoka gurean, egun osoan zehar
Eko Bira kontsumo jasangarriaren azokak goizean zabaldu ditu ateak gurean, eta egun osoan zehar bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Ingurumenarekiko kontzientzia bultzatzea helburu du Eko Birak eta arlo horretan lan egiten duten talde eta norbanakoak bildu ditu gaurkoan Lehendakari Agirre plazan. Goizeko saioa amaitu ostean, 17:00etatn zabalduko dituzte berriz ere postuak bertan parte hartzen ari diren nekazari, artisau txiki zein energia berriztagarriekin lan egiten duten enpresek. Azken horien adibide, Garbitek enpresa da. Energia berriztagarrien arloan diharduen enpresa horren postuan energia mota hori darabilten jostailuak ikusteko aukera izango dute azokara biltzen direnek. Horietaz gain, landare eta loreak, bigarren eskuko produktuak, ogiak, gazta… eta beste hamaika produktu aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Haurrentzako tailerrak ere ez dira falta Eko Biran, eta umeak birziklatutako produktuekin esku lanak egiteko aukera izango dute arratsaldeko zortzietan azokak ateak ixten dituen arte.