Antzerkiaren plaza bihurtu da Errenteria-Orereta
eztena jaialdiaren barnean kale ekintza egin dute
Eztena jaialdiak hirugarrenez hartu du herria asteburuan eta gaurkoan kale ekintzak txoko guztietara eraman du antzerkia Mikelazulo elkartearen eskutik. 12:30ak pasatxo zirela abiatu da kale ekintza Mikelazulo bertatik herriko kaleetan zehar ibiltzeko. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera Edurne Agirrezabalak Sarean zintzilikatuta emanaldia egingo du Xenpelar Etxean eta 20:00etan berriz Flamenquito eta Los Pardos clown ikuskizunak egingo dituzte Mikelazulon bertan.
Biharkoan berriz, gosari tertulia antolatu dute Arantxa Iturbe idazlea, Borja Ruiz sortzailea, Pablo Barrio idazlea eta Manex Fuch aktorearekin Eztena jaialdiaren barnean. Txintxarrin 14:00etan egingo duten Erregea eta Bufoiaren banketearekin amaituko dute jaialdiaren hirugarren edizioa bihar, bertan Ander Lipus, Sustrai Colina eta Unai Elizasu arituko dira.


