ABB Niessengo enpresa batzordeak Bizkaiko langileei babesa eman die
Oiartzungo ABB Niessen enpresa batzordeak babesa eman die ABB enpresak Galindon (Bizkaia) duen lantegiko beharginei. Lan erregulazio txostena ezarrita dute Bizkaiko lantegian, eta Niessengo enpresa batzordearen arabera, bertako 160 langile kanporatu nahi dituzte, ekoizpena Turkiara eramateko. “Nahiz eta enpresak azken urteetan 30 milioi euroko etekinak izan, eta fakturazio errekorrak izan, ABB multinazionalak ez du atzera egiten lantegia Turkiara deslokalizatzeko –kostu txikiko herrialdea da Turkia– 160 familia kale gorrian utziz”. Hala, erregulazio txosten horren negoziazioak irauten duen bitartean, Oiartzungo ABB Niessen enpresako langileek irudikoa bezalako mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.
Oiartzungo ABB Niessen enpresa batzordeak babesa eman die ABB enpresak Galindon (Bizkaia) duen lantegiko beharginei. Lan erregulazio txostena ezarrita dute Bizkaiko lantegian, eta Niessengo enpresa batzordearen arabera, bertako 160 langile kanporatu nahi dituzte, ekoizpena Turkiara eramateko. “Nahiz eta enpresak azken urteetan 30 milioi euroko etekinak izan, eta fakturazio errekorrak izan, ABB multinazionalak ez du atzera egiten lantegia Turkiara deslokalizatzeko –kostu txikiko herrialdea da Turkia– 160 familia kale gorrian utziz”.
Hala, erregulazio txosten horren negoziazioak irauten duen bitartean, Oiartzungo ABB Niessen enpresako langileek irudikoa bezalako mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.


