Nekazal bide ertzak garbitzen ari dira
Behemendi Elkartea eta Hondarribiko Udala nekazal bideetako ertzak garbitzen dabiltza azken asteotan. Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Montaña eta Jaitzubia auzoetako bideak atondu dituzte, eta guztira 60 kilometro inguru garbitu dituzte. Gregorio Berro...
Behemendi Elkartea eta Hondarribiko Udala nekazal bideetako ertzak garbitzen dabiltza azken asteotan. Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Montaña eta Jaitzubia auzoetako bideak atondu dituzte, eta guztira 60 kilometro inguru garbitu dituzte.
Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenaren arabera, “urtean bitan beharrezkoa da lan hau egitea. Nekazal bideak hiri barnekoak baina estuagoak izan ohi dira, eta bertako jendearentzat eta paseatzen dabilenarentzat garrantzitsua da moztea, auto bat pasatzen bada, ia tokirik ez baita geratzen”.
“Orain, uda eta eguraldi ona etorriko direnez, jende gehiago irteten da ibiltzera gune hauetara, bai oinez, txirrindaz, motoz edo autoz, eta ezinbestekoa dugu garbiketa lan hauek egitea, segurtasuna bermatu ahal izateko” bukatu du Berrotaranek.