Aste honetan iritsi dira Euskal Herrira Txernobylgo haurrak, uda pasatzeko asmoz. Urtero bezala, Txernobil Elkarteak antolatu du haurren egonaldia, eta elkarte horrek berak antolatu ditu hegazkinak umeak Euskal Herriratzeko. Haurrak hainbat hegazkinetan heldu ziren, Ukrainako begiraleak zainduta, eta Loiuko (Bizkaia) aireportura iritsi ziren. Handik, zainduko dituzten etxeetara eraman zituzten haurrak. Oarso Bidasoko hainbat familiak hartzen dituzte.