Euskara sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute
Euskara sustatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa zabaldu du Euskara sailak eta diru laguntzak bost eratakoak dira. Lehena udako euskara ikastaroak antolatzeko bideratuko dute, eta eskaera aurkezteko epea uztailaren 1ean bukatzen da. gainontzekoak ur...
Euskara sustatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa zabaldu du Euskara sailak eta diru laguntzak bost eratakoak dira. Lehena udako euskara ikastaroak antolatzeko bideratuko dute, eta eskaera aurkezteko epea uztailaren 1ean bukatzen da. gainontzekoak urriaren 30ean itxiko dira.
Diru laguntzak ondorengoak dira: udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeak, euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzten talde edo elkarteak, udako euskal unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrak, kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduak eta web orriak euskaraz jartzen dituztenak.
Diru laguntza eskaera eta dokumentazioa Biztanleen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira, Kale Nagusiko 20. zenbakian. BAZ udako ordutegian dago eta astelehenetik ostiralera irekitzen dute goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era.

