Estanis Lopezen askatasuna ospatzeko barrikotea egingo dute
Hilabete eta zertxobait pasatu da Estanis Lopez presoak herrira iritsi zela. Maiatzaren 10ean geratu zen aske, 25 urte preso eman ondoren (Ander Errandonea Ordoxelai presoarekin batera). Orain, auzotarrek, afaria antolatu diote Lopezi, askatasuna ber...
Hilabete eta zertxobait pasatu da Estanis Lopez presoak herrira iritsi zela. Maiatzaren 10ean geratu zen aske, 25 urte preso eman ondoren (Ander Errandonea Ordoxelai presoarekin batera).
Orain, auzotarrek, afaria antolatu diote Lopezi, askatasuna berreskuratu duela ospatzeko. Zehazki, barrikotea izango da.
Datorren larunbatean jarri dute hitzordua, uztailaren 2an, 21:00etan, Ugaldetxoko Atamitxen.
Afarirako txartelak Ugaldetxeoko Intxixu erretegian daude salgai, 20 eurotan. Ikasleek eta langabetuek 15 eurotan dituzte.

