Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa
Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa antolatu dute galtzarabordako kiroldegian
Erditze aurreko prestaketa fisikoa lantzeko ikastaroa egingo dute uztailetik aurrera Galtzarabordako kiroldegian. 32. astetik aurrera haurdun dauden emakumeei begirako ikastaroak ordu eta erdiko lau saio izango ditu eta astean behin egingo dute.
Ikastaroaren helburua, “haurdunaldiaren garai honetarako egoekiak diren ariketa fisikoak ikastea da, erditze unera egoera fisiko hobean iristeko eta erditze osteko errekuperazioa hobeagoa izan dadin” azaldu dute antolatzailek.
Egingo dituzten ariketekin bizkarrezurra, hanka eta besoetako mugimendu orokorrak hobetuko dituzte parte hartuko duten emakumeek eta baita abdominalak eta perineoa indartzeko ariketak landu “horren bidez amaren odol zirkulazioa eta haurraren oxigenazioa hobetu egiten dira” zehaztu dute. Ikastaroak 50 euro balioko ditu kiroldegiko bazkideentzat eta interesadunek Galtzarabordako Kiroldegiko harreran eman dezakete izena edota 943 44 96 90 telefono zenbakira deituta.