Udane Loidi: “Batxilergoan egindako lana aitortzeko sariak dira”
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Batxilergoko Aparteko Sarietako bat irabazi berri du Udane Loidi Labandibarrek (Oiartzun, 1992). Ikasle fina izateak fruituak ematen dituela erakutsi du. Hasteko, zorionak sariagatik. Pozik lortutakoarekin? Eskerrik asko. Egia esan bai, pozik nago eta gustura. Senideak ere pozik egongo dira sariarekin, ezta? Bai, oso pozik. Eta lagunek eta ingurukoek zer esan dizute? Zoriondu egin naute, eta nik eskerrak eman dizkiet, noski. Gustura nago. Irakasleek ere zorionduko zintuzten… Bai, bereziki Oiartzo ikastolakoek. Izan ere, han egin nuen batxilergoa eta han pasatu nituen aro horretako bi urteak, bertako irakasleekin. Sari banaketara ere etorri ziren Txema, Amaia eta Helena irakasleak, esaterako. Eurek eman ziguten azterketaren eta sarien berri, eurei esker jakin genuen azterketa egiteko aukera zegoela. Zehazki, Amaia Lakak azaldu zigun. Eskertzekoa da. Eskertzekoa… Bai, eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, eurengatik jakin genuelako azterketaren berri. Eta baita sariaren antolatzaileei, izan ere kanpora joateko aukera ere ematen digute azken horiek. Azterketa aipatu duzu. Nola eskuratzen da saria? Batxilergoan batez besteko nota 8,75tik gora dutenek irabazi dezakete saria. Denek dute aukera Eusko Jaurlaritzak deitzen duen azterketa egiteko. Azterketa horretan hiru idatzi egiten dira, eta idatzi horietan, lan onenak egin dituztenei, saria ematen diete. Batxilergoan egindako lana saritzeko sariak dira. Zenbat pertsonei eman [...]
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Batxilergoko Aparteko Sarietako bat irabazi berri du Udane Loidi Labandibarrek (Oiartzun, 1992). Ikasle fina izateak fruituak ematen dituela erakutsi du.
Hasteko, zorionak sariagatik. Pozik lortutakoarekin?
Eskerrik asko. Egia esan bai, pozik nago eta gustura.
Senideak ere pozik egongo dira sariarekin, ezta?
Bai, oso pozik.
Eta lagunek eta ingurukoek zer esan dizute?
Zoriondu egin naute, eta nik eskerrak eman dizkiet, noski. Gustura nago.
Irakasleek ere zorionduko zintuzten…
Bai, bereziki Oiartzo ikastolakoek. Izan ere, han egin nuen batxilergoa eta han pasatu nituen aro horretako bi urteak, bertako irakasleekin. Sari banaketara ere etorri ziren Txema, Amaia eta Helena irakasleak, esaterako. Eurek eman ziguten azterketaren eta sarien berri, eurei esker jakin genuen azterketa egiteko aukera zegoela. Zehazki, Amaia Lakak azaldu zigun. Eskertzekoa da.
Eskertzekoa…
Bai, eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, eurengatik jakin genuelako azterketaren berri. Eta baita sariaren antolatzaileei, izan ere kanpora joateko aukera ere ematen digute azken horiek.
Azterketa aipatu duzu. Nola eskuratzen da saria?
Batxilergoan batez besteko nota 8,75tik gora dutenek irabazi dezakete saria. Denek dute aukera Eusko Jaurlaritzak deitzen duen azterketa egiteko. Azterketa horretan hiru idatzi egiten dira, eta idatzi horietan, lan onenak egin dituztenei, saria ematen diete. Batxilergoan egindako lana saritzeko sariak dira.
Zenbat pertsonei eman dizuete aurtengoa?
Hamabosti. Oarsoaldetik, nik jaso dut, eta Bidasoatik, oker ez banago, Irungo mutil batek ere jaso du: Josu Narbartek. Azterketara aipatutako nota horretatik gora duten guztiak aurkez daitezke, eta gero hamabosti ematen diote saria.
Zein da saria?
Bidaia egiteko aukera, honako tokiotara: Kanadara, Erresuma Batura, Frantziara edo Alemaniara.
Eta zuk zer aukeratu duzu?
Kanadara joatea.
Noiz zoaz?
Uztailaren 24tik abuztuaren 21era. Han familia batekin egongo naiz. Kasu honetan, familia ingelesa da, eta goizetan frantses eskolak hartuko ditu.
Noiz egin zenuen saria eskuratu ahal izateko azterketa?
Pasa den urrian.
Beraz, batxilergoa bukatu ondoren.
Bai, hori da.
Orain unibertsitatean zaude?
Bai, lehenengo ikasturtea bukatzen. Ingeles filologia egiten ari naiz, Gasteizen.
Zer moduz lehenengo urtea?
Ondo, gustura. Beldurrarekin joan nintzen, sekulako ingeles maila eduki beharko zelakoan. Izan ere, ni ez naiz inoiz akademia batera joan. Beno, urte bat egin nuen. Sekulako maila espero nuen, baina oso gustura nago.