Tren zerbitzu bereziak 25eko gauerako
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria eta Hendaia artean ekainaren 25ean, Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailak, Euskotren Sozietate P...
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria eta Hendaia artean ekainaren 25ean, Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailak, Euskotren Sozietate Publikoaren kudeatzaileak. Zerbitzu honek larunbatetako ohiko eskaintza osatuko du.
Honako hauek izango dira eskainiko diren zerbitzu bereziak:
Hendaia noranzkoa:
- Irteerak Lasarte-Oriatik Hendaiarantz: 21:59, 22:29, 22:59, 23:59, 00:59, 01:59, 02:59, 03:59, 04:59, 05:59 eta 06:59.
- Irteerak Donostiatik Hendaiarantz: 23:45 eta 05:45.
Lasarte-Oria noranzkoa:
- Irteerak Hendaiatik Lasarte-Oriarantz: 22:03, 23:03. 00:03, 01:03, 02:03, 03:03, 04:03, 05:03, 06:03, 06:33 eta 07:03
- Irteerak Errenteriatik Donostia noranzkoan: 22:38an.
- Irteerak Hendaiatik Donostia noranzkoan: 22:33an, 23:33an eta 00:33an
Argibide gehiago behar izanez gero hiru modu daude: telefonoz (902 543 210), Euskotren enpresaren webgunean, edo ibilbideko geltokietan.