Sua izango da protagonista urteko gaurik motzenean
Lau barrutietan piztuko dituzte bihar san joan suak, eta lau suen bueltan izango dira dantzariak Iritsi da urteko gaurik magikoena, eta berarekin batera sua pizteko garaia. Beste hamaika bazterretan gertatuko den legez, Pasaian ere lau barrutietan izan...
Lau barrutietan piztuko dituzte bihar san joan suak, eta lau suen bueltan izango dira dantzariak
Iritsi da urteko gaurik magikoena, eta berarekin batera sua pizteko garaia. Beste hamaika bazterretan gertatuko den legez, Pasaian ere lau barrutietan izango dira san joan suak bihar.
Trintxerpen, hainbat elkartek egin dute bat sua antolatzeko. Jai Batzordeaz gain, Fato Cultural Galegoak, Pasaia Musikalek, eta Fama eta Ekaitza aisialdi taldeek antolatu dituzte gaurko ekimenak elkarlanean.
Antxon, betiko legez, Alkartasuna dantza taldeak antolatu du sua, eta San Pedron, Lamiak dantza Taldea.Lamiak dantza taldeko dantzariak laguntzen, Sorginarri taldeko txistulariak ariko dira San Pedron.
Donibanen, azkenik, plazan piztuko dute sua, eta bertan dantzatuko dute herritarrek, barrutiko festen barruan.
Ordutegiak
Trintxerpe
20:00. Dantza Serafin Esnaola plazan.
20:45. Kalejira Serafin Esnaola plazatik, Siriaseraino.
21:00. Sardina jatea eta sagardoa postetxearen ondoan.
22.00. San Joan sua piztuko dute postetxearen ondoko orubean.
22.30. San Joan su txikia piztuko dute, herritarrek nahi dutena erre dezaten.
Donibane
22:30. Plazan.
San Pedro
22:00. Torrean.
Antxo
22:30. Gure Zumardian.