Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan
Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan
Dantza, musika eta batez ere sua izango dira biharko protagonista nagusiak auzoetan, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena den San Joan bezpera ospatzeko.
Ereintza elkarteko dantzariak tradizioa den soka dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.
Auzoei dagokienean, berriz, Gaztañok eta Iztietak hainbat ekimen antolatu dituzte eguna ospatzeko. Akelarrea egingo dute Gaztañoko auzotarrek urtero moduan eta arratsaldeko seietatik aurrera haurrak izango dira protagonista Gorritiren animaliak eramango baitituzte auzora txikienen gozamenerako. Arratsaldean zehar perkusioa izango da. Ondoren, sardina eta txorizo jatea antolatu dituzte, eta edaria ere ez da faltako txosna izango baita bertan. Txalaparta doinuek iragarriko dute sua pizteko unea, eta jarraian, zezen suzkoak hartuko du txanda.
Sardina jatea Iztietan
Iztietako auzotarrek ere ospatuko dute San Joan bezpera, eta horretarako, Gurekin Auzo Elkarteak sardina jatea antolatu du 19:30etik aurrera Diputazio plazan urtero moduan.
Gurekin elkarteak, auzotarrez gainera, herritar guztiak gonbidatu ditu auzora hurbildu eta antolatutakoetan parte hartzera.