Lucio Hernando: «Proiektuan ez dago su-etenik»
Ordubete. Horixe Portu Agintaritzako presidente berriaren lehen prentsaurrekoaren iraupena. Luze eta zabal aritu da gaur goizean Lucio Hernando kazetariek luzatutako galderei erantzunez. Bera presidente denetik lehen Administrazio Kontseilua idan da gaur goizekoa, eta bileraren aurretik irten da prentsa aurrera, batzarrean jorratu behar zituzten gaien berri ematera. Hiru gai nagusi aipatu ditu, nahikoa teknikoak gehienak eta horietako batek bereganatu du prentsa aretora bildutako gehienen arreta, kanpo kairako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena, hain zuzen. Zirt edo zart egiteko garaia Hernandok esan duenez, ingurumen txosten berria lantzen ari dira, Espainiako Ingurumen Ministerioaren tutoretzapean. Urriaren 31erako prest izango dela hitz eman du, eta txostena Madrilen aurkeztuta horren berri emateko prentsaurrekoa deituko dutela aurreratu du. Zirt edo zart egiteko unea dela uste du Hernandok, eta Ingurumen Txosten berria aurkeztuta Espainiako Ministerioaren erabakia onartu besterik ez dela izango esan zuen: “Hemen ez dago porrotik. Ingurumen txostena aurkeztuko da eta Ministerioak onartzen badu lehen urratsa egingo dugu, urrats oso garrantzitsua”. Ingurumen Ministerioak proiektuaren mugarri kritikoak zeintzuk diren zehaztu duela eta horiei irtenbidea bilatzeko lanean ari direla esan du, “gelditu gabe, are enfasi handiagoarekin”. Txosten berrian ingurumen iraunkortasunaz gain, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala kontuan hartuko dituela esan du Hernadok eta zentzu horretan plan ekonomiko finantzarioa ere berrikusten ari direla [...]
Ordubete. Horixe Portu Agintaritzako presidente berriaren lehen prentsaurrekoaren iraupena. Luze eta zabal aritu da gaur goizean Lucio Hernando kazetariek luzatutako galderei erantzunez.
Bera presidente denetik lehen Administrazio Kontseilua idan da gaur goizekoa, eta bileraren aurretik irten da prentsa aurrera, batzarrean jorratu behar zituzten gaien berri ematera.
Hiru gai nagusi aipatu ditu, nahikoa teknikoak gehienak eta horietako batek bereganatu du prentsa aretora bildutako gehienen arreta, kanpo kairako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena, hain zuzen.
Zirt edo zart egiteko garaia
Hernandok esan duenez, ingurumen txosten berria lantzen ari dira, Espainiako Ingurumen Ministerioaren tutoretzapean. Urriaren 31erako prest izango dela hitz eman du, eta txostena Madrilen aurkeztuta horren berri emateko prentsaurrekoa deituko dutela aurreratu du.
Zirt edo zart egiteko unea dela uste du Hernandok, eta Ingurumen Txosten berria aurkeztuta Espainiako Ministerioaren erabakia onartu besterik ez dela izango esan zuen: “Hemen ez dago porrotik. Ingurumen txostena aurkeztuko da eta Ministerioak onartzen badu lehen urratsa egingo dugu, urrats oso garrantzitsua”.
Ingurumen Ministerioak proiektuaren mugarri kritikoak zeintzuk diren zehaztu duela eta horiei irtenbidea bilatzeko lanean ari direla esan du, “gelditu gabe, are enfasi handiagoarekin”.
Txosten berrian ingurumen iraunkortasunaz gain, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala kontuan hartuko dituela esan du Hernadok eta zentzu horretan plan ekonomiko finantzarioa ere berrikusten ari direla jakinarazi du. “Ingurumenaren Iraunkortasunerako Txosten berria akatsgabea izango da”, esan du.
Adituen plataforma
Lehengo astean kanpo kaiaren gaineko eztabaida sustatzeko helburuz aurkeztu zen adituen plataformaren harira, Hernandok esan du aditu horietako asko ezagun dituela, eta ez duela horiekin biltzea baztertzen. Edonola ere, kritikatu du delako adituek haiengana jo ez izana, eta eztabaidaren hastapenetik kanpo kaia baztertu izana.
Horrez gain, arazoa ez dela teknikoa eta Portu Agintaritzak dituen profesionalen artean izen eta ospe handikoak ere badirela nabarmendu nahi izan du.
Foru Aldundiko gobernu aldaketaz
Foru Aldundia Bilduren esku geldituz gero, kanpo kaiaren proiektua arriskuan ikusten ote duen galdetu diote Hernandori, eta honek hala erantzun: “Erakundeetan zenbat eta babes txikiagoa orduan eta okerrago proiektuarentzat”. Edonola ere, kanpo kaiaren egitasmoa Foru Aldundian onartua izan zela gogora ekarri du.
Proiektuaren gaineko kontsulta edo erreferenduma egiteko aukera baztertu du, kazetari baten galderari erantzunez, Portu Agintaritzaren egitekoa ez dela iritzita eta zeini kontsultatu behar ote zaion galdetuta.
Azkenik, kanpo kaiaren egitasmoa atzera botako balute badiaren biziberritze integrala ez dela bideragarria izango eta portua heriotz mantso baten arriskupean egon daitekela defendatu du.