Gutxi falta da Luis Mariano lehiaketaren XI. ediziorako
Hogeita zazpi abeslarik izena eman dute uztailaren 13tik 16ra bitartean ospatuko den Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XI. ekitaldirako. Emakumeak dira gehienak, jatorri oso ezberdinetakoak: Espainia, Herrialde Katalanak, Estatu Batuak, Hego ...
Hogeita zazpi abeslarik izena eman dute uztailaren 13tik 16ra bitartean ospatuko den Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XI. ekitaldirako. Emakumeak dira gehienak, jatorri oso ezberdinetakoak: Espainia, Herrialde Katalanak, Estatu Batuak, Hego Korea, Suitza… Euskal Herrikoak ere badira.
Lehiaketa uztailaren 13an (lehen kanporaketa), 14an (bigarren kanporaketa), 15ean (finalerdia) eta 16an (finala) egingo da. Saio guztiak Amaia KZn egingo dira, 19:00etan, eta jende ororentzako irekiak izango dira. Lehen kanporaketaren egunean bertan, uztailaren 13an, jakinaraziko da epaimahaiaren osaera.
Parte-hartzaileei eta lehiaketarekin zerikusia duten beste gai batzuei buruzko informazio gehiago honako webgunean aurki daiteke.