Etzi arratsaldean hasiko dira jaiak Galtzarabordan txupinazoarekin
Galtzarabordako auzotarrak hasi dute atzera kontaketa, etzi arratsaldean txupinazoarekin batera hasiko baitira jaiak. Gure Leku auzo elkarteak hiru egunetarako egitaraua antolatu du, haur, gazte eta helduei zuzenduta. Arratsaldeko zazpietan ekingo diote jaiari Parke kaletik jaurtiko duten txupinarekin. Suziria lehertzearekin batera buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangak girotuta haurren atzetik ibiltzera. Gero, sardina jatea egingo dute parkean bertan. Gauean zinemari egingo diote tartea Powers filmaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, dianak esnatuko ditu Galtzarabordako bizilagunak, eta kirolzale gazteek saskibaloian eta areto futbolean aritzeko aukera izango dute. Txikiagoentzako, berriz, tailerrak eta jolasak izango dira. Arratsaldean ere kirol zirkuitua izango da gaztetxoentzat, eta ondoren, pizza jateko aukera izango dute. Gauean, herri afarian bilduko dira auzotarrak, eta jarraian, Modestorekin dantzan ibili ahal izango dira. Bitartean, helduen danborradak Galtzarabordako kaleak zeharkatuko ditu. Igandean, ajea kentzeko erremediorik onena kirola egitea izango da, eta saskibaloian eta areto futbolaren artean aukeratu ahal izango dute haurrek, eta helduak, berriz, xakean ariko dira. Eguerdi aldera, patata tortilla prestatzen hasiko dira, ea onena nork egiten duen. Arratsaldean, berriz, haurren danborradari egingo diote tartea, eta apar festarekin eta pizza jatearekin amaituko dira jaiak. Egitaraua Etzi, hilak 24 19:00: Txupinazoarekin hasiko dira jaiak, eta jarraian buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangarekin batera. Ondoren: Sardina jatea. [...]
Galtzarabordako auzotarrak hasi dute atzera kontaketa, etzi arratsaldean txupinazoarekin batera hasiko baitira jaiak. Gure Leku auzo elkarteak hiru egunetarako egitaraua antolatu du, haur, gazte eta helduei zuzenduta.
Arratsaldeko zazpietan ekingo diote jaiari Parke kaletik jaurtiko duten txupinarekin. Suziria lehertzearekin batera buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangak girotuta haurren atzetik ibiltzera. Gero, sardina jatea egingo dute parkean bertan. Gauean zinemari egingo diote tartea Powers filmaren emanaldiarekin.
Hurrengo egunean, dianak esnatuko ditu Galtzarabordako bizilagunak, eta kirolzale gazteek saskibaloian eta areto futbolean aritzeko aukera izango dute. Txikiagoentzako, berriz, tailerrak eta jolasak izango dira. Arratsaldean ere kirol zirkuitua izango da gaztetxoentzat, eta ondoren, pizza jateko aukera izango dute. Gauean, herri afarian bilduko dira auzotarrak, eta jarraian, Modestorekin dantzan ibili ahal izango dira. Bitartean, helduen danborradak Galtzarabordako kaleak zeharkatuko ditu.
Igandean, ajea kentzeko erremediorik onena kirola egitea izango da, eta saskibaloian eta areto futbolaren artean aukeratu ahal izango dute haurrek, eta helduak, berriz, xakean ariko dira.
Eguerdi aldera, patata tortilla prestatzen hasiko dira, ea onena nork egiten duen. Arratsaldean, berriz, haurren danborradari egingo diote tartea, eta apar festarekin eta pizza jatearekin amaituko dira jaiak.
Egitaraua
Etzi, hilak 24
19:00: Txupinazoarekin hasiko dira jaiak, eta jarraian buruhandiak eta erraldoiak aterako dira txarangarekin batera.
Ondoren: Sardina jatea.
19:45: Toka eta bote txapelketa mistoa.
22:00: Iazko jaietako argazkien emanaldia. Horrekin batera txokolatada izango da.
Segidan: Powers filmaren emanaldia.
Larunbata, hilak 25
09:00: Txistularien diana auzoan barrena.
10:00: Saskibaloia 3×3 eta areto futboleko txapelketa (13-18 urte).
11:00-13:00: Haurrentzako tailerrak eta jolasak.
16:00: Mus txapelketa.
17:00: Zezenkoak eta poneyak.
18:30: Kirol zirkuitua neska-mutilentzat.
Ondoren: Merienda pizzarekin.
19:30: Dantza emanaldia.
21:00: Herri afaria.
23:30etik aurrera: Dantzaldi Modestoren eskutik.
Horrekin batera: Helduen danborrada aterako da.
00:00: Zezen suzkoa.
Igandea, hilak 26
10:00: Saskibaloia 3×3 eta areto futboleko txapelketa (13-18 urte). Haur eta helduentzat, berriz, xakeko eta xake erraldoiko erakustaldia Kultur Sustapen taldearekin eskutik.
11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Gaztelu puzgarriak.
12:30: Patata tortilla lehiaketa.
Segidan: Zozketa.
17:00: Haur danborrada, auzo elkartean egoitzatik abiatuko da. .
Ondoren: Merienda pizzarekin.
17:00: Ehoziri lanen erakusketa.
18:30: Apar festa.
Ondoren: Merienda haurrentzat: pizza jatea.
- Ekitaldi guztiak parkean izango dira.