Aurten Bretainiara bidaia ez dutela egingo iragarri dute
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartetik jakinarazi dutenez, aurten ez dute egingo Bretainara ia urtero egin ohi duten bidaia. Urtero ez bada, urte gehienetan antolatu du bidaia aipatutako elkarteak. Normalean, Xanisteban Jaien ondoren egiten dute. Aurten ...
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartetik jakinarazi dutenez, aurten ez dute egingo Bretainara ia urtero egin ohi duten bidaia.
Urtero ez bada, urte gehienetan antolatu du bidaia aipatutako elkarteak. Normalean, Xanisteban Jaien ondoren egiten dute. Aurten ere, egin ahal izateko, ibili dira zer egin pentsatzen eta antolatzen.
Azkenean, Karaezko lagunei urtebeteko atsedenalditxoa ematea erabaki dute, eta Bretainiara bidaiarik ez egitea: “Udaletxe berria, inoiz berritua izan bada, oraingoa izan da, eta martxan jarri berria da. Denok dakigu bidaia hau antolatu ahal izateko, Udalaren diru laguntza beharrezkoa dugula. Eta Udala martxan jarri ezinean dagoenean, dirua eskatzen hastea, gehiegi iruditu zaigu”.
Hala ere, aurrera begira bidaiak antolatzen jarraitzeko asmoa dutela iragarri dute: “Urtero ez bada, bi urtetik behin, baina jarraitu, jarraituko dugu”.
Urtearen araberakoa izango da bidaia: “Urte bakoitzak esango digu zein aukera dauden”.