Sanpedroetako pregoia, bihar, Ondartxok abestuta
Donibanen jaian murgiltzear, eta San Pedron motorrak berotzen. Datorren astean hasiko dira sanedroak, asteartean, baina aurretik badira ekimenak, tartean bihar Ondartxo Abesbatzak abestuko duen pregoia. Bederatzi kanta interpretatuko dituzte Ondartxo A...
Donibanen jaian murgiltzear, eta San Pedron motorrak berotzen. Datorren astean hasiko dira sanedroak, asteartean, baina aurretik badira ekimenak, tartean bihar Ondartxo Abesbatzak abestuko duen pregoia. Bederatzi kanta interpretatuko dituzte Ondartxo Abesbatzako lagunek, 20:00etatik aurrera emango duten kontzertuan, elizan. Besteak beste, Ara nun diran, Iru txito eta Izarapean.
Antzerkia eta triatloia
Ostiralean, Udal Aretoan, Sudurpunti antzerki taldeak Grease antzeztuko du, 19:30etik aurrera eta igandean, 12:00etatik aurrera, Triatloia izango da, Astarloza Taldeak antolatuta.