Plan orokorraren erakusketa 218 lagunek bisitatu dute
Irungo Hiri Ordenantzaren Plan Orokorrari buruzko erakusketa duela bi hilabete jarri zuten martxan, eta dagoeneko 218 lagun pasatu dira bertatik. Lau hilabetez egongo da aukera pasa den martxoan udalbatzarrak onartutako dokumentuari buruzko erakusketa ...
Irungo Hiri Ordenantzaren Plan Orokorrari buruzko erakusketa duela bi hilabete jarri zuten martxan, eta dagoeneko 218 lagun pasatu dira bertatik. Lau hilabetez egongo da aukera pasa den martxoan udalbatzarrak onartutako dokumentuari buruzko erakusketa ikusteko. Epe horretan plana ezagutu, alegazioak aurkeztu, galderak egin edo zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako pertsona bat kontratatu du udalak.
Erakusketa ikusi duten 218 lagunetatik gehienak Pazko Astean joan ziren. Guztira, 61 pertsona pasatu ziren apirilaren 26tik 30era bitartean.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera dago erakusketa zabalik 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, berriz, goizez bakarrik 10:00etatik 13:00etara. Lehengo Jabetzaren Ganberaren lokala bideratu du plana ezagutaratzeko Irungo Udalak.