Jaietako kartel lehiaketako epea ireki dute uztailaren 22a arte
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak 2011ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kar...
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak 2011ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.
Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan. Esan ere egileek ez dietela markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira. Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da: Hondarribiko Jaiak 2011ko iraila. Irabazlearentzat 650,00 euroko saria egongo da, 300,00 euro bigarrenarentzat eta 200,00 euro hirugarrenarentzat.
Lanak honako helbide honetara eraman beharko dira, uztailaren 22ko eguerdiko 13.30ak aurretik: Hondarribiko Udala, Biztanlearen Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia, 20.