Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin hasiko da festa
Barrutiko lehen jaiak sanjoanek hasiko dituzte, Donibanen. Etzi arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira ofizialki, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin. Aurretik, giroa prestatzen hasteko, buruhandiak ibiliko dira, Meipitik Santiago plazaraino. Dena den, sanjoanetako egitaraua Itsas Mendiko XV. Pala Txapelketak estreinatu zuen. Joan den larunbatean jokatu zuen finala, eta Endika Gametxo eta Jesus Manzisidorrek lortu zuten txapela. Txapeldunordeak Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor izan ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten lesio larriak izan dira txapelketa bitartean, eta horrek lehiaren martxa oztopatu du. Uztailaren 2an, futbito txapelketa Astebete atseden hartu ondoren, uztailaren 2an emango diote bukaera jaiei. Egun horretan, futbito txapelketa jokatuko dute hamasei orduz jarraian. Egitaraua Hilak 23, osteguna 18:30ean. Buruhandiak aterako dira, Meipitik Santiago plazaraino. 19:30ean. Txupina bota eta ikurriña igoko dute Iker Torresek eta Maialen Fernandezek. Gaztetxoek aurreskua dantzatuko dute eta jarraian erraldoien dantza ikusteko aukera egongo da. 20:00etan. Bertsolariak herrian zehar bertsoz-bertso. 20:00etatik 21:30era. Dantzaldia. 21:15ean. San Joan martxa joaz Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean, musika eskainiko du zuhaitzaren aurrean. 22:30ean. San Joan sua eta aurreskua Santiago plazan. 23:30etik 01:30era. Dantzaldia. Hilak 24, ostirala 10:00etan. Diana. 12:00etan. Haurren eta gazteen danborrada izango da Meipitik Santiago [...]
Barrutiko lehen jaiak sanjoanek hasiko dituzte, Donibanen. Etzi arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira ofizialki, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin. Aurretik, giroa prestatzen hasteko, buruhandiak ibiliko dira, Meipitik Santiago plazaraino.
Dena den, sanjoanetako egitaraua Itsas Mendiko XV. Pala Txapelketak estreinatu zuen. Joan den larunbatean jokatu zuen finala, eta Endika Gametxo eta Jesus Manzisidorrek lortu zuten txapela. Txapeldunordeak Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor izan ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten lesio larriak izan dira txapelketa bitartean, eta horrek lehiaren martxa oztopatu du.
Uztailaren 2an, futbito txapelketa
Astebete atseden hartu ondoren, uztailaren 2an emango diote bukaera jaiei. Egun horretan, futbito txapelketa jokatuko dute hamasei orduz jarraian.
Egitaraua
Hilak 23, osteguna
- 18:30ean. Buruhandiak aterako dira, Meipitik Santiago plazaraino.
- 19:30ean. Txupina bota eta ikurriña igoko dute Iker Torresek eta Maialen Fernandezek. Gaztetxoek aurreskua dantzatuko dute eta jarraian erraldoien dantza ikusteko aukera egongo da.
- 20:00etan. Bertsolariak herrian zehar bertsoz-bertso.
- 20:00etatik 21:30era. Dantzaldia.
- 21:15ean. San Joan martxa joaz Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean, musika eskainiko du zuhaitzaren aurrean.
- 22:30ean. San Joan sua eta aurreskua Santiago plazan.
- 23:30etik 01:30era. Dantzaldia.
Hilak 24, ostirala
- 10:00etan. Diana.
- 12:00etan. Haurren eta gazteen danborrada izango da Meipitik Santiago plazara. Danborradaren zuzendariak hauek izango dira: Nora Gonzalez eta Asier Oiarbide.
- 17:00etan. Gimnastika erritmikoaren erakustaldia. Ondoren, aerobic saioa Karmele Camararen eskutik; nahi duen orok parte har dezake.
- 17:30ean. Herriko mus txapelketa izango da Bonantzan.
- 18:00etan. Pasai txaranga ibiliko da herrian zehar.
- 18:30ean. Haurrentzako merienda eta jarraian musika.
- 18:30ean. Haurrentzako sokamuturra izango da Santiago plazan, zezen eta pottokekin.
Hilak 25, larunbata
- 14:30ean. 1961eko eta 1986ko Kontxako banderak irabazi zituztenentzat bazkaria. Herri bazkaria, Preso bat, Gara bat.
- 17:00etan. Gipuzkoako Ligako nesken lehenengo estropada jokatuko dute.
- 18:00etan. Sari banaketa.
- 18:30ean. San Juango arropa saltzeko denda irekiko dute.
- 18:30ean. Arrantzaleen kofradian, 1980tik 1990era bitarteko argazki erakusketa.
- 19:30ean. Kontxa irabazi zutenei omenaldia eta aurtengo taldeen aurkezpena.
- 20:00etan. Afari-merienda.
Uztailak 2, larunbata
- 16 orduko futbito txapelketa (kiroldegian).