Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea
Andoain eta Getarian hainbat kontzertu eman ondoren Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea, hain zuzen, Errenteria Musikalek berak antolatu duen kurtso amaierako kontzertuekin batera. Orkestrak bi obra joko ditu: Haydnen 101 sinfoniako Andantea eta Mozarten 26.en piano eta orkestrarako kontzertua. Bakarlari moduan, Nhora Indakoetxea Errenteria Musikaleko ikasle ohia ariko da. Egun Musikeneko ikaslea da, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean. Emanaldia 19:30ean izango da etzi, Errenteria Hiria Kulturgunean. Egitaraua G. B Pesceten Presto. Alazne Quintanilla ariko da pianoan. Goffin & Masserren Nothing´s gonna change my love for you. Josune Errazkin ariko da pianoan. P. I. Txaikovskiren 3. Kontzertua Op. 35 biolin eta orkestrarako. Bittor Hernandek joko du biolina, eta Javier Hernandezek pianoa. F. Mendelssohnen biolinerako kontzertua. Allegro. Biolinean Alazne Quintanilla ariko da, eta pianoan Begoña Lasarte. W. Mozarten piano eta orkestrarako 26. zenbakia. K. 537. I. Allegro. Pianoan Nhora Indakoetxea ariko da. J. Haydnen Sinfonia 101. The clock.
Andoain eta Getarian hainbat kontzertu eman ondoren Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea, hain zuzen, Errenteria Musikalek berak antolatu duen kurtso amaierako kontzertuekin batera. Orkestrak bi obra joko ditu: Haydnen 101 sinfoniako Andantea eta Mozarten 26.en piano eta orkestrarako kontzertua. Bakarlari moduan, Nhora Indakoetxea Errenteria Musikaleko ikasle ohia ariko da. Egun Musikeneko ikaslea da, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean.
Emanaldia 19:30ean izango da etzi, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Egitaraua
- G. B Pesceten Presto. Alazne Quintanilla ariko da pianoan.
- Goffin & Masserren Nothing´s gonna change my love for you. Josune Errazkin ariko da pianoan.
- P. I. Txaikovskiren 3. Kontzertua Op. 35 biolin eta orkestrarako. Bittor Hernandek joko du biolina, eta Javier Hernandezek pianoa.
- F. Mendelssohnen biolinerako kontzertua. Allegro. Biolinean Alazne Quintanilla ariko da, eta pianoan Begoña Lasarte.
- W. Mozarten piano eta orkestrarako 26. zenbakia. K. 537.
- I. Allegro. Pianoan Nhora Indakoetxea ariko da.
- J. Haydnen Sinfonia 101. The clock.