CPIEk ateraldi paleontologikoa antolatu du larunbaterako, Jaizkibelen
Jaizkibel mendiko paramoudrak ezagutzeko natura ateraldia antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak larunbaterako. Arazandiko kide batek Eozenoko garaian (55-40 milioi urte atzera) sorturiko zizare-zuloetako konkrezio batzuen inguruko azalpenak emango ditu. Ateraldi hori ekainaren 8an gai beraren gainean Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen da. Ateraldia frantsesez izango da, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (0559-203720). Izena ematerakoan esango dute abiapuntua zein den. Prezioa 12 eurotan jarri dute, eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
Jaizkibel mendiko paramoudrak ezagutzeko natura ateraldia antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak larunbaterako. Arazandiko kide batek Eozenoko garaian (55-40 milioi urte atzera) sorturiko zizare-zuloetako konkrezio batzuen inguruko azalpenak emango ditu. Ateraldi hori ekainaren 8an gai beraren gainean Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen da.
Ateraldia frantsesez izango da, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (0559-203720). Izena ematerakoan esango dute abiapuntua zein den. Prezioa 12 eurotan jarri dute, eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.