Baserritarrei entzun diete LZPk kaltetutako asanbladakoek, Gaintxurizketako ibilaldian
Mendi martxa egin zuten pasa den larunbatean Gaintxurizketan barrena, Lurraldeko Zatitkako Planak Kaltetutako Asanbladak antolatuta. Guztira, 60 bat lagun bildu ziren Gurutze Santuaren plazan eta Gaintxurizketarako bidea hartu zuten. Mendi martxan Gaintxurizketako eremuan eraiki nahi duten 180 hektareako plataforma loistikoa salatu zuten. Hori eraikitzeak bertako baserri lurretan eragingo lituzkeen kalteak ere arbuiatu dituzte, eta baserri lurren aldeko aldarria egin zuten. Gainera, Gaintxurizketan bizi diren baserritarrekin hitz egiteko geldialdiak egin zituzten, bertako bizilagunei entzuteko eta proiektuaren nondik norakoak jakiteko asmoz. Lehenengo geldialdia Urrullo baserrian egin zuten. Jaizkibelgo kanpo kaia egingo balitz, bertara joateko tunelek eta sarbideek baserria kaltetuko lukete. Herrikoetxen ere gelditu ziren ibilaldian parte hartu zutenek (plataforma logistikoaren barnean geratuko litzakete baserria). Berdin egin zuten Bakarraztegin (N-1 errepidea A-8 autopistarekin lotzeko errepide berriarengatik eraitsiko lukete) eta Granada, Abdendaño eta Itsuek baserrietan. Azken horien kasuan, geltoki intermodala eraikitzen badute, bota egingo lituzkete bi etxe horiek. Hamaiketakoa eta hitzaldia Itsue baserrian egin zuten hamaiketakoa, bertako bizilagunek prestatutakoa. Gainera, etxe horretakoek hitza hartu zutenean, nekazaritza lurren balioaz eta bertako produktuak ekoizteko zein garrantzitsuak ziren azaldu zieten mendi martxan parte hartu zutenek. Horregatik, Gaintxurizketa bere osotasunean mantentzearen aldeko apustua egin zuten Itsueko bizilagunek. Aitor Esnaola Legorretako bizilaguna (egun espetxean dago) ere gogoratu zuten mendi [...]
Mendi martxa egin zuten pasa den larunbatean Gaintxurizketan barrena, Lurraldeko Zatitkako Planak Kaltetutako Asanbladak antolatuta. Guztira, 60 bat lagun bildu ziren Gurutze Santuaren plazan eta Gaintxurizketarako bidea hartu zuten.
Mendi martxan Gaintxurizketako eremuan eraiki nahi duten 180 hektareako plataforma loistikoa salatu zuten. Hori eraikitzeak bertako baserri lurretan eragingo lituzkeen kalteak ere arbuiatu dituzte, eta baserri lurren aldeko aldarria egin zuten.
Gainera, Gaintxurizketan bizi diren baserritarrekin hitz egiteko geldialdiak egin zituzten, bertako bizilagunei entzuteko eta proiektuaren nondik norakoak jakiteko asmoz. Lehenengo geldialdia Urrullo baserrian egin zuten. Jaizkibelgo kanpo kaia egingo balitz, bertara joateko tunelek eta sarbideek baserria kaltetuko lukete.
Herrikoetxen ere gelditu ziren ibilaldian parte hartu zutenek (plataforma logistikoaren barnean geratuko litzakete baserria). Berdin egin zuten Bakarraztegin (N-1 errepidea A-8 autopistarekin lotzeko errepide berriarengatik eraitsiko lukete) eta Granada, Abdendaño eta Itsuek baserrietan. Azken horien kasuan, geltoki intermodala eraikitzen badute, bota egingo lituzkete bi etxe horiek.
Hamaiketakoa eta hitzaldia
Itsue baserrian egin zuten hamaiketakoa, bertako bizilagunek prestatutakoa. Gainera, etxe horretakoek hitza hartu zutenean, nekazaritza lurren balioaz eta bertako produktuak ekoizteko zein garrantzitsuak ziren azaldu zieten mendi martxan parte hartu zutenek. Horregatik, Gaintxurizketa bere osotasunean mantentzearen aldeko apustua egin zuten Itsueko bizilagunek.
Aitor Esnaola Legorretako bizilaguna (egun espetxean dago) ere gogoratu zuten mendi martxan, «lurraren defentsan berak eta bere familiak erakutsitako irmotasunagatik», antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gainera, berak ekoitzitako gazta eta Lezoko baserritarrek egindako sagardoa ere dastatu zuten hamaiketakoan. Esnaolak idatzitako eskutitz bat ere irakurri zuten, Lurra, ura eta airea izenburua zuena.
Errekalde auzoan bukatu zuren ibilaldia. Asanbleakoek salatu dutenez, auzo horretan 22 etxebizitza eraitsi nahi ditu Etorlur enpresa publikoak, intermodala egiteko. «Bizilagunen osasunean, naturako baliabideetan, kulturan, paisaian eta nekazal ekoizpenean kalte itzulezinak» proiektuek sortuko lituztekeela gogorarariz bukatu zuten larunbateko mendi martxa. Gainera, «beste gizarte eredu» baten aldeko apustua egiten dutela nabarmendu dute asanbleakoek.