XVII. Zuloaga oroitaldiaren finalak jokatu zituzten atzo
pilota
Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta, atzo jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan J.A. Zuloaga Oroitaldiaren finalak: Benjamin Mailan Alberdi eta Galarragak osatutako bikoteak irabazi zuen partida Mugika eta Aranbururen kontra; Alebinetan berriz, Salaberria-Zubizarreta bikoteak lortu zuen garaipena Alberdi-Egigurenen kontra.Jokatutzko hirugarren partida, Infantil Mailakoa izan zen eta horren irabazle Errandonea-Martinez bikotea izan zen. Kadete Mailari dagokionean Migika-Iruretagoyena bikotea izan zen garaile, azkenik. Finaletako pilotari onenaren sariak berriz, Salaberri, Errendonea, Aranburu eta Mujikak lortu zituzten. Oroitaldiarekin amaitu dute ikasturtea Pilota eskolakoek.
Donibane Zangitu Udaberri finalera
Bestalde pilota elkartetik azaldu dutenez, EPLEko pilotari Donibane Zangitu Udaberri txapelketako finalerako sailkatu da lau t´erdikoan joan den ostiralean Antiguako Josu Fernandez 22-15 garaitu ostean.


