
Trintxerpeko lau elkarte batu dituzte indarrak San Joan sua antolatzeko eta honezkero prest dute egitaraua. Ekaitza eta Fama aisialdi taldeak, Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek antolatuta hau da iragarri duten egitaraua: 20.00: Dantza, Serafin Esnaol...

Oarsoaldeako Gazte 1+ez plataformak webgunea atera du, eta bertan ekimen guztiei buruzko informazioa eta xehetasunak emango dituzte. Hala, argazki galeriak eta bideoak topatu ahal izango dira. Bideoen kasuan, uztailaren 18ra arteko bideoetan albistegie...

Datorren urteko ikasturterako izena emateko epea ireki du Oiartzungo Herri Musika Eskolak. Hilaren 30a (datorren osteguna) izango da izena emateko azkeneko eguna. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte: txalaparta, herri perkusioa haurrentzat eta helduent...

Joan den larunbatean KAE Kantauriko Arraun Elkarteko Bigarren Mailako denboraldia hasi zen. Lehen estropada Luancon (Asturias) jokatu zuten, Gozoneko VII. Bandera. Eskualdetik hiru ontzi izan ziren bertan: San Pedro, Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika. Hir...

San Miguel Liga ez da nahi bezala hasi, hasi ere ez da egin, bertan behera geratu baitzen lehen estropada puntuagarria, Garona ibaiaren gehiegizko ur korronteengatik. Taldeko kideen artean ezinegona eta haserrea sortu zen, eta ez bereziki uraren egoeragatik, antolakuntzaren “burugabekeriengatik” baizik. Igor Makazaga San Juango entrenatzailearen ustez, “kirol eta kirolari alorretik ez zen ezer landu: dopingaren aurkako proba egiteko baliabiderik ez zegoen, baskularik ere ez…”. Herenegun jokatu behar zuten lehen estropada puntuagarria, eta lehen bi txandak jokatu ziren arren, uraren egoera konplikatu egin zen eta hirugarrena ez zuten jokatu, arraunlarientzako arriskutsua zela iritzita. Bi txanda horietan onena Sestaoko Kaiku izan zen eta berari eman nahi izan zioten bandera, baina uko egin zion banderari, estropada bukatu gabe zegoelako. Horren aurretik, larunbat ilunabarrean, entrenatzaileak elkartu eta gehienak uretaratzearen alde agertu ziren. “Guk horren alde egin genuen, babesleen eta ikusleen errespetuz, baina puntuagarria ez izatea eskatu genuen, batik bat antolakuntzarengatik. Non pisatu behar ziren lemazainak? Eta doping probak non egin behar genituen? Dopingaren gaiarekin zorrotz jokatu nahi dutela diote, baina gero ez dute proba egiteko gunerik jartzen”, arduratuta Makazagak. “Turismoa lehentasun” San Juango entrenatzailearen iritziz, turismoa bultzatu nahi izan da kirolaren gainetik: “Pintxo eta sagardo postuak bazeuden, baina baskula, esaterako ez. Espektakulua gainetik [...]

Zuketz tabernak prestatutako Marina Bernadó pintxoa izan da II. Pintxo Lehiaketaren onena epaimahaiaren arabera.

Giro ona nagusitu da Imanol Artola Oroitaldiaren XXI. ekitaldian. Kirol arloari dagokionez, Sotxo taberna taldea izan da txapelduna. 24 orduko futbito txapelketa larunbat eguerdian hasi zuten, eta igande eguerdira arte luzatu zen (13:00etan hasi zen finala). Finalera iritsi ziren bi taldeak Sotxo taberna bera eta JB izan ziren. Finalean 3-1 gailendu ziren. Finalerdietara iritsi ziren beste bi taldeak ZT eta Sorgin taberna izan ziren. Goleatzailerik onenaren saria, berriz, txapelketa irabazi duen taldeko Arkaitz Merinok jaso zuen. Hamasei gol sartu zituen Merinok. Irabazleek, Gallardo marmoldegiak emandako garaikurraz gain, Etxeberri jatetxean bazkaria lortu dute. Finalistek, aldiz, Sagar Zulo jatetxean egingo dute otordua, eta Talleres Beraunek emandako garaikurra eramango dute etxera. Finalerdietara iristea lortu zuten beste bi taldeek garaikur eta arkume bana jasoko dituzte. Kiroldegia, beteta Imanol Artola Oroitaldiaren antolakuntzan aritu den Asier Irastorzak azaldu duenez, giroa “bikaina” izan da, “nahiz eta ohiko pikeak egon diren”. Hala ere, jokalarien arteko kiroltasuna nagusi izan dela nabarmendu du Irastorzak. Harmailetan ere giro ona egon dela jakinarazi du: “Bekoerrota kiroldegia leporaino bete zen larunbat arratsaldean, eta beste orduetan ere jende dezente ibili da”. Gainera, iaz ez bezala, 32 taldek hartu dute parte aurtengo oroitaldian (iaz 22 taldek zuten parte). Alegia, parte hartu zezaketen taldeen kopurua bete [...]

Endika Gametxok eta Jesus Mancisidorrek irabazi dute Itsas Mendik antolatutako XV. Pala Txapelketa. Larunbatean jokatu zuten finala, Doni Azkarate eta Joseba Mancisidorren kontra.

Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentuan AIACen kontrako demanda prestatzen ari dira. AIAC inbertsio talde estatubatuarrak Ramon Vizcaino enpresa erosi zuen, eta langileek salatu zutenez, “hiltzen utzi zuen”. Demandan jasoko dutenez, &#...

Gabierrotako Laguntasuna elkartea Balentziaga Museoa ikustera joateko irteera antolatzen ari da

Larunbatean pilotari oiartzuarrek Hernanin jokatu zuten Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdien itzulia. Jokatu zituzten hiru partiduetatik bat irabaztea lortu zuten, eta ondorioz ez dira finalera pasatu, 5 eta 1eko emaitzarekin galdu on...