Trintxerpe-Illunbe izan da KAE2an Oarsoaldeko azkarrena
Joan den larunbatean KAE Kantauriko Arraun Elkarteko Bigarren Mailako denboraldia hasi zen. Lehen estropada Luancon (Asturias) jokatu zuten, Gozoneko VII. Bandera. Eskualdetik hiru ontzi izan ziren bertan: San Pedro, Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika. Hir...
Joan den larunbatean KAE Kantauriko Arraun Elkarteko Bigarren Mailako denboraldia hasi zen. Lehen estropada Luancon (Asturias) jokatu zuten, Gozoneko VII. Bandera. Eskualdetik hiru ontzi izan ziren bertan: San Pedro, Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika. Hiruretatik azkarrena Trintxerpe-Illunbe izan zen, bosgarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean; 22:44:00ko denbora egin zuen. Hibaikak zortzigarren bukatu zuen estropada, 23:14:54ko denborarekin, eta San Pedrok hamargarren bukatu zuen, 23:27:50ko denborarekin.
Hurrengo jardunaldia Bizkaian izango da, larunbatean Sestaon eta igandean Elantxoben.

