Tintxerpen prest dute san joan bezperarako egitaraua
Trintxerpeko lau elkarte batu dituzte indarrak San Joan sua antolatzeko eta honezkero prest dute egitaraua. Ekaitza eta Fama aisialdi taldeak, Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek antolatuta hau da iragarri duten egitaraua: 20.00: Dantza, Serafin Esnaol...
Trintxerpeko lau elkarte batu dituzte indarrak San Joan sua antolatzeko eta honezkero prest dute egitaraua. Ekaitza eta Fama aisialdi taldeak, Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek antolatuta hau da iragarri duten egitaraua:
20.00: Dantza, Serafin Esnaola plazan.
20:45: Kalejira Serafin Esnaola plazatik, Siriaseraino.
21:00: Sardina jatea eta sagardoa postetxearen ondoan.
22.00. San Joan sua piztuko dute postetxearen ondoko orubean.
22.30. San Joan su txikia piztuko dute, herritarrek nahi duten dena bertara bota dezaten.

