Sotxo taberna taldeak irabazi du Imanol Artola Oroitaldiaren XXI. ekitaldia
Giro ona nagusitu da Imanol Artola Oroitaldiaren XXI. ekitaldian. Kirol arloari dagokionez, Sotxo taberna taldea izan da txapelduna. 24 orduko futbito txapelketa larunbat eguerdian hasi zuten, eta igande eguerdira arte luzatu zen (13:00etan hasi zen finala). Finalera iritsi ziren bi taldeak Sotxo taberna bera eta JB izan ziren. Finalean 3-1 gailendu ziren. Finalerdietara iritsi ziren beste bi taldeak ZT eta Sorgin taberna izan ziren. Goleatzailerik onenaren saria, berriz, txapelketa irabazi duen taldeko Arkaitz Merinok jaso zuen. Hamasei gol sartu zituen Merinok. Irabazleek, Gallardo marmoldegiak emandako garaikurraz gain, Etxeberri jatetxean bazkaria lortu dute. Finalistek, aldiz, Sagar Zulo jatetxean egingo dute otordua, eta Talleres Beraunek emandako garaikurra eramango dute etxera. Finalerdietara iristea lortu zuten beste bi taldeek garaikur eta arkume bana jasoko dituzte. Kiroldegia, beteta Imanol Artola Oroitaldiaren antolakuntzan aritu den Asier Irastorzak azaldu duenez, giroa “bikaina” izan da, “nahiz eta ohiko pikeak egon diren”. Hala ere, jokalarien arteko kiroltasuna nagusi izan dela nabarmendu du Irastorzak. Harmailetan ere giro ona egon dela jakinarazi du: “Bekoerrota kiroldegia leporaino bete zen larunbat arratsaldean, eta beste orduetan ere jende dezente ibili da”. Gainera, iaz ez bezala, 32 taldek hartu dute parte aurtengo oroitaldian (iaz 22 taldek zuten parte). Alegia, parte hartu zezaketen taldeen kopurua bete [...]
Giro ona nagusitu da Imanol Artola Oroitaldiaren XXI. ekitaldian. Kirol arloari dagokionez, Sotxo taberna taldea izan da txapelduna.
24 orduko futbito txapelketa larunbat eguerdian hasi zuten, eta igande eguerdira arte luzatu zen (13:00etan hasi zen finala). Finalera iritsi ziren bi taldeak Sotxo taberna bera eta JB izan ziren. Finalean 3-1 gailendu ziren. Finalerdietara iritsi ziren beste bi taldeak ZT eta Sorgin taberna izan ziren. Goleatzailerik onenaren saria, berriz, txapelketa irabazi duen taldeko Arkaitz Merinok jaso zuen. Hamasei gol sartu zituen Merinok.
Irabazleek, Gallardo marmoldegiak emandako garaikurraz gain, Etxeberri jatetxean bazkaria lortu dute. Finalistek, aldiz, Sagar Zulo jatetxean egingo dute otordua, eta Talleres Beraunek emandako garaikurra eramango dute etxera. Finalerdietara iristea lortu zuten beste bi taldeek garaikur eta arkume bana jasoko dituzte.
Kiroldegia, beteta
Imanol Artola Oroitaldiaren antolakuntzan aritu den Asier Irastorzak azaldu duenez, giroa “bikaina” izan da, “nahiz eta ohiko pikeak egon diren”. Hala ere, jokalarien arteko kiroltasuna nagusi izan dela nabarmendu du Irastorzak. Harmailetan ere giro ona egon dela jakinarazi du: “Bekoerrota kiroldegia leporaino bete zen larunbat arratsaldean, eta beste orduetan ere jende dezente ibili da”.
Gainera, iaz ez bezala, 32 taldek hartu dute parte aurtengo oroitaldian (iaz 22 taldek zuten parte). Alegia, parte hartu zezaketen taldeen kopurua bete dute aurten.
Beste urtetan bezala, oroitaldia antolatzeko garaian laguntzen aritzen direnei eskerrak eman dizkiete. Aurten Allerru futbol taldearen txanda izan da. Gainera, Allerru-Jaizkibel taldea omendu dute, mailaz igotzea lortu baitute. Laguntzen aritu direnei ere eskerrak eman dizkie Irastorzak.

