Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Igor Makazaga: “Bordelen gertatutakoa eta gero, espero dut ikasiko dutela”

San Miguel Liga ez da nahi bezala hasi, hasi ere ez da egin, bertan behera geratu baitzen lehen estropada puntuagarria, Garona ibaiaren gehiegizko ur korronteengatik. Taldeko kideen artean ezinegona eta haserrea sortu zen, eta ez bereziki uraren egoeragatik, antolakuntzaren “burugabekeriengatik” baizik. Igor Makazaga San Juango entrenatzailearen ustez, “kirol eta kirolari alorretik ez zen ezer landu: dopingaren aurkako proba egiteko baliabiderik ez zegoen, baskularik ere ez…”. Herenegun jokatu behar zuten lehen estropada puntuagarria, eta lehen bi txandak jokatu ziren arren, uraren egoera konplikatu egin zen eta hirugarrena ez zuten jokatu, arraunlarientzako arriskutsua zela iritzita. Bi txanda horietan onena Sestaoko Kaiku izan zen eta berari eman nahi izan zioten bandera, baina uko egin zion banderari, estropada bukatu gabe zegoelako. Horren aurretik, larunbat ilunabarrean, entrenatzaileak elkartu eta gehienak uretaratzearen alde agertu ziren. “Guk horren alde egin genuen, babesleen eta ikusleen errespetuz, baina puntuagarria ez izatea eskatu genuen, batik bat antolakuntzarengatik. Non pisatu behar ziren lemazainak? Eta doping probak non egin behar genituen? Dopingaren gaiarekin zorrotz jokatu nahi dutela diote, baina gero ez dute proba egiteko gunerik jartzen”, arduratuta Makazagak. “Turismoa lehentasun” San Juango entrenatzailearen iritziz, turismoa bultzatu nahi izan da kirolaren gainetik: “Pintxo eta sagardo postuak bazeuden, baina baskula, esaterako ez. Espektakulua gainetik [...]

admin
Bidasoa
2011/06/20

San Miguel Liga ez da nahi bezala hasi, hasi ere ez da egin, bertan behera geratu baitzen lehen estropada puntuagarria, Garona ibaiaren gehiegizko ur korronteengatik. Taldeko kideen artean ezinegona eta haserrea sortu zen, eta ez bereziki uraren egoeragatik, antolakuntzaren “burugabekeriengatik” baizik.

Igor Makazaga San Juango entrenatzailearen ustez, “kirol eta kirolari alorretik ez zen ezer landu: dopingaren aurkako proba egiteko baliabiderik ez zegoen, baskularik ere ez…”.

Herenegun jokatu behar zuten lehen estropada puntuagarria, eta lehen bi txandak jokatu ziren arren, uraren egoera konplikatu egin zen eta hirugarrena ez zuten jokatu, arraunlarientzako arriskutsua zela iritzita. Bi txanda horietan onena Sestaoko Kaiku izan zen eta berari eman nahi izan zioten bandera, baina uko egin zion banderari, estropada bukatu gabe zegoelako.

Horren aurretik, larunbat ilunabarrean, entrenatzaileak elkartu eta gehienak uretaratzearen alde agertu ziren. “Guk horren alde egin genuen, babesleen eta ikusleen errespetuz, baina puntuagarria ez izatea eskatu genuen, batik bat antolakuntzarengatik. Non pisatu behar ziren lemazainak? Eta doping probak non egin behar genituen? Dopingaren gaiarekin zorrotz jokatu nahi dutela diote, baina gero ez dute proba egiteko gunerik jartzen”, arduratuta Makazagak.
“Turismoa lehentasun”

San Juango entrenatzailearen iritziz, turismoa bultzatu nahi izan da kirolaren gainetik: “Pintxo eta sagardo postuak bazeuden, baina baskula, esaterako ez. Espektakulua gainetik jarri da, turismoari begira. Bordele erdian egin nahi izan dute estropada horrengatik guztiagatik, baina hiriko erdigunetik zazpi-zortzi kilometrora estropada egoera onean egin zitekeen gunea badago, baina ez dute nahi izan”.

Antolakuntza gogor kritikatu du Makazagak: “Denboraldiko bizpahiru estropada pribatuak izaten dira, gainontzekoak elkarteek antolatzen dute. Beraiek profesionalak dira, hortaz bizi dira, guretzat arrauna afizio bat da. Beraz, pentsatzekoa da hori bada euren lana ondo egingo dutela. Elkarteek antolatzen dugunean eta zerbait gaizki ateratzen bada ikaragarriak entzun behar izaten ditugu, isunak ere jartzen dituzte, 2.000 eurokoak batzuk”.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranburu ulerkorrago azaldu da: “TKE Liga ona da eta handitu egin behar dugu. Arriskuak hartu behar ditugu eta oraingoan gaizki atera da. Estropada onak egitea lortu behar dugu”.

TKEren barkamena
TKE Traineru Kluben Elkarteko Zuzendaritza eta Gerentziak barkamena eskatu du atzo argitaratu zuen oharraren bidez. Antolakuntzan izan ziren arazoak beregain hartzen dituela esan du, “eta elkarte barruan sakon aztertuko direla zin egiten dugu, hain egoera itsusi eta lotsagarriak berriro errepika ez daitezen”.

TKEren hitzetan, “orain lehiaketa duin eta polita eskaini ahal izatea garrantzitsua da. Unean-unean, TKE kudea dezaketen pertsonen gainetik eta elkartea bera osatzen duten hamabi kluben gainetik, egin beharreko lehen lana elkarteak konpromiso sendo bat hartzea da. Antolakuntza maila bermerik handienak emango dituen konpromiso irmoa”.

Horren aurrean, Makazagaren iritziz garrantzitsua da TKEk aitortzea akatsak egin dituztela, “akatsak aitortzen dituzten lehen aldia da. Gertatutakoa eta gero, espero dut ikasiko dutela”.

Ildo horretatik, Iñaki Mikeok elkarteen esku utzi du bere TKEko kudeatzaile postua.
“Gehienek kulpa kudeatzaileari bota diote eta ez da justua. Bakoitzak bere kulpa du”, argi esan du Aranburuk. Makazagaren ustez, ez da dimisiorik izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.