Herri Musika Eskolan datorren ikasturterako izena eman daiteke
Datorren urteko ikasturterako izena emateko epea ireki du Oiartzungo Herri Musika Eskolak. Hilaren 30a (datorren osteguna) izango da izena emateko azkeneko eguna. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte: txalaparta, herri perkusioa haurrentzat eta helduent...
Datorren urteko ikasturterako izena emateko epea ireki du Oiartzungo Herri Musika Eskolak. Hilaren 30a (datorren osteguna) izango da izena emateko azkeneko eguna.
Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte: txalaparta, herri perkusioa haurrentzat eta helduentzat, txistua eta danbolina, alboka eta alboka taldea, eta dultzaina eta dultzaina taldea.
Ikasturtea, berriz, irailaren erdialdean hasiko dute, eta 2012ko ekainaren erdialdera arte iraungo du. Eskolak astean behin izaten dira Madalensoro frontoian, 35 eskola beraz, ikasturtean.
Herri Musikaren Txokoan eman behar da izena. Bertara joanez, telefonoz, helbide elektronikoaren bidez, edota webgunean. Hona informazioa: Tornola bidea, 6 (Ergoien); 943 49 35 78; artxiboa[abildua]herrimusika.org, edota www.herrimusika.org.

